Oronaren egoitza korporatiboak eraikingintza sari bat jaso du

2017ko Ekaina 28,

Zentroak ikerkuntza, heziketa eta egoitza korporatiboa biltzen ditu

Saria, ACHE elkarteak eskaini du

 

Orona Zero eraikinak, Orona igogailu sistemen euskal enpresaren egoitza korporatiboa, Egiturazko Ingeniaritzaren ACHE Sarien hirugarren edizioan, eraikingintza egitura onenaren saria jaso du. Egiturazko Hormigoiaren Elkarte Zientifiko- Teknikoak eskaintzen duen sari hau, murriztutako energia-kontsumo baten bitartezko iraunkortasunaren erreferente gisa kokatzea xede duen lan arkitektoniko baten aintzatespena da.

 

Hernanin kokatutako eta Xavier Barrutieta, Eneko Goikoetxea, Javier de la Fuente eta Santiago Pérez arkitektoek egindako onibarra, Orona Ideo-ren zentro nagusia da, igogailuen konpainiak, espazio berean, ikerkuntza, heziketa eta egoitza korporatiboa biltzen dituen gunea.

 

Komunikatu baten bitartez, gipuzkoar enpresak “saria, oso positibotzat” jo du. Horrez gain, saria bera, diseinua, iraunkortasuna, berrikuntza edo eraikuntzaren egitura bezalako alderdi hain anitzak nabarmentzearren egindako ahaleginaren aintzatespen moduan ere jo dute.

 

A Coruñan, iragan ekainaren 22an egindako sari emate ekitaldian, Oronako zuzendari Galizian, María de los Ángeles Ríos-ek parte hartu zuen. Ekitaldiak iraun bitartean, oroitzapenezko plaka bat, inplikatutako entitate bakoitzari –sustatzaileari (Orona), proiektatzaileari (MC2) eta egituraren fabrikatzaileari (URSSA) diploma bana, eta azkenik, proiektuaren arkitekto-sortzaile taldeari, egiturazko hormigoiaren aurrerapenaren alde egindako ekarpenagatik, esker ona eskaini zitzaien.

 

Hirugarren edizio honen epaimahaia, ACHE-ko ordezkariek eta beste instituzioetako batzuk osatu dute, bestak beste, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Bideen Ingeniaritza Eskolakoak, A Coruñako Unibertsitateko Bideen Ingeniaritza Eskolakoak, Eduardo Torroja Eraikuntza Zientzien Institutukoak, Bideen Ingeniaritza Eskolakoak eta azkenik, Arkitektoen Goi Kontseilukoak.

 

 

 

Orona enpresaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke