Open Awards sariketak Viajes Eroski eta Irontec saritu ditu

2017ko Ekaina 13,

Logotipo de Open Awards

Bidaia-enpresak goitik beherako eraldaketa digitala gauzatu du.

 

Travel Air, Eroski Viajes enpresako zerbitzu korporatiboen saila, zeharo eraberritu da, eraldaketa digitaleko proiektu bat egin ondoren. Prozesu hori iazko abuztuan hasi zen, ingeniaritza informatikoko Irontec euskal enpresaren eskutik, eta berari esker konpainia erabat digitalizatu da, baita barneko lana eta bezeroak atzemateko eta arreta emateko sistema ere. Proiektu horren bidez, Travel Air izan da papera guztiz desagerrarazi duen sektoreko lehen enpresa.

 

IP ahots bidezko konponbideak eta CRM estrategia berri bat inplementatu dituen eraldaketa prozesu hori software libreko teknologiak erabiliz egin da, hala, kostuak murriztu ahal izan dira eta aldi berean produktibitatea handitu eta barne prozesuak hobetu dira. Open Awards sariketaren azken edizioan, Viajes Eroski eta Irontec enpresek elkarrekin garatutako proiektuak jaso zuen Enpresa Handi baten Eraldaketa Digital Onenaren saria. Garaikur horiek helburutzat dute teknologia irekietan oinarritutako proiektu eta ekimen onenak ezagutaraztea, eta banaketa-ekitaldia OpenExpo azoka eta kongresuaren barruan izaten da, bertan biltzen direlarik urtero software librearen eta open ekonomiaren munduko enpresa eta profesional garrantzitsuenak.

 

Open Awards sariketako epaimahaiak Zylk euskal enpresa ere saritu zuen. Konpainia horrek kode irekiko konponbideak egiten ditu big data-rako, analitika aurreraturako eta dokumentuen kudeaketarako, eta Zerbitzu Hornitzaile Onenaren saria jaso zuen. Bestalde, Gipuzkoako Tumaker konpainiak Hezkuntza eta Gizarte Zerbitzuen arloko Open Source aipamen berezia jaso zuen. Enpresa gazte horrek 3Dko inprimagailu-linea propioa diseinatu eta fabrikatzen du, eta laguntza zerbitzuak ere ematen ditu ikastetxeentzat.

 

Hauek izan ziren Open Awards sariketako gainerako irabazleak: Civiciti, Kasu Arrakastatsu Onenaren saria; Edupills, Proiektu Berritzaile Onenaren saria; WhiteBearSolutions, Cloud Konponbide Onenaren Saria eta Scratch School, Startup Onenaren saria. Open Source Weekends ekimenak irabazi zuen Komunitate Teknologiko Onenaren saria, eta Scalera enpresak Blog Onenaren garaikurra eskuratu zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke