Nola bultzatu pentsamendu sortzailea IKTen sektorean

2017ko Martxoa 23,

Imagen del portal del proyecto europeo Innospark
Ekimenaren helburua da talentua bultzatzea IKT arloko ETEetan.

Innospark tailerrean test bat egingo da sorkuntzarako gaitasunak auto-ebaluatzeko.

 

Datorren martxoaren 27an Sormena eta Berrikuntza IKT arloko enpresetan tailerra egingo da Bizkaiko Teknologi Parkean. ETEei beraizik zuzendutako tailer horretan, ezagutzera emango dira sektoreko enpresen artean pentsamendu sortzailea eta espiritu ekintzailea sustatzeko tresna berriak. Topaketa hori Europako Innospark proiektuaren barnean antolatu da.

 

Tailerrean, lehenik eta behin, sarrera bat egingo da IKT konpainien sormenaz mintzatzeko, eta bertan azalduko da zein egoeratan pizten diren pertsonen eta taldeen sorkuntzarako gaitasunak. Hortik abiatuta, parte-hartzaileek bakarkako proba bat egingo dute sorkuntza auto-ebaluatzeko, Innospark proiektuaren barnean garatutako tresnaren bidez.

 

Test hori langileei zuzentzen zaie, baina baita ere talentu bila dabiltzan enpresei, eta bere bitartez jakin nahi da zeintzuk diren pertsonen sorkuntza-gaitasunak eta indartu beharreko arloak. Tresna hori beraizik zuzenduta dago berrikuntzarekin eta sormenarekin lotutako gaitasunak ezagutu eta garatu nahi dituzten IKTen sektoreko profesionalei.

 

Ekimen hau Europako Innospark proiektuaren barnean kokatzen da, eta Tecnalia da proiektu horretako bazkideetako bat. 2015aren amaieran sortu zen partzuergoa, IKTen sektoreko erronka handietako bati erantzuteko: pertsonen talentua sustatzea ETEetan, erantzuna emateko etengabe aldatzen ari den ekosistema bati. Proiektuak helburutzat du sormena ebaluatzeko konfiantzazko tresna bat garatzea, IKTen sektoreko ETEei egokitutako prestakuntza-baliabideak diseinatzea eta pentsamendu sortzailea sustatzea sektorean.

 

SPRI Taldeak antolatu du jardunaldia Bizkaia Enpresa Digitala ekimenaren bitartez, eta Tecnalia zentroak emango du. Innospark Europako Erasmus+ programaren barnean finantzatutako proiektu bat da, eta Britainia Handiko, Italiako, Estoniako eta Hungariako enpresek eta ikerketa-zentroek ere parte hartzen dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke