Mugikorrerako aplikazio bat, hezkuntza arloko komunikazioa hobetze aldera

2017ko Uztaila 17,

Soluzioak, euren seme-alabek burutzen dituzten jardueren jarraipen hurbilago bat egiteko aukera luzatzen du

Ibermática gipuzkoar aholkularitzak, Valentzian, gurasoen eta euren seme-alaben ikastetxearen arteko harremana ahalbidetzen duen soluzio digitala martxan jarri du

 

Hezkuntza arloko enpresak, digitalizatze prozesu batean buru belarri sartuta daude. Arlo honetako azken joera teknologikoak, edonondik eta edonoiz, internet bitartez ikastearen alde jarduten duten hezkuntza mugikorraren eta hezkuntza hibridoaren eskutik datozkigu. Era berean, teknologia hauek, datu akademikoak kontsultatzeko aukera eskaintzen dute eta ikastetxeetako hezkuntza-sareko kideek arteko, hots, irakasle, ikasle eta gurasoen arteko zuzeneko komunikazioa ahalbidetzen dute.

 

Testuinguru honetan, Ibermática gipuzkoar aholkularitza teknologikoak, ikasleen guraso eta tutoreei, bere ikastetxeko azken berri izateko aukera eskaintzen duen mugikorrerako aplikazio bat garatu du. Era berean, Valentzian kokatutako Caxton Collegue britainiar ikastetxearentzat sortutako soluzio honek, euren seme-alabek burutzen dituzten jardueren (dokumentu akademikoak eta administratiboak, ekitaldiak, etab.) eguneroko jarraipen hurbilago bat egiteko aukera luzatzen du.

 

Gipuzkoako enpresak komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, berehalako jakinarazpen sistema duen aplikazio hau, zentroak, 2011z geroztik duen online atariaren eguneratze eta berdiseinuan oinarritzen da. Aipatutako erremintaren funtzionalitateak behin optimizatutakoan, informazio guztia, edozein gailutik kontsulta daiteke, ordenagailu batetik dela, mugikorretik dela, edo tabletatik (Android edo iOS) dela ere, eta bi hizkuntzatan, gaztelaniaz eta ingelesez.

 

Donostian egoitza duen gipuzkoar aholkularitzak, hezkuntza sektorerako soluzio digital pertsonalizatuan eskarmentu handia du. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), notak kontsultatu eta ikasleen notak eta espedienteak, baita tutoretza orduak ere kontsultatzeko aukera luzatzen  duen GAURMovil deituriko aplikazioaren garapena enpresa honen esku utzi du. Era berean, oharrean gaineratzen den moduan, heziketa, ikaslearen gaitasunei bideratzean oinarritutako IMEDU 3.0 deituriko erreminta digitala sortuta, 3.0 Hezkuntzaren aldeko apustua egin du Ibermática-k.

 

 

 

Ibermática enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke