Mugikor bidezko erosketen goraldia aprobetxatzeko giltzarriak

2017ko Martxoa 30,

Portátil con plataforma de venta online.
Ordenagailu eramangarri bat onlineko erosketa plataforma batekin.

Gero eta gehiago dira gutxienez astean behin online erosten duten pertsonak.

Denda fisikoetako erosketekin konparatuta, etengabe hazten ari da retail sektoreko merkataritza elektronikoa mundu osoan, eta gainera, sakelakoa gailentzen ari zaio ordenagailu pertsonalari. Horra hor PwC aholkularitzak 29 herrialdetako inkestetatik abiatuta egin duen Total Retail 2017 txostenaren ondorio garrantzitsuenetako batzuk.

Estatuko zifrak ez dira herrialde aitzindarietakoak bezain ikusgarriak, baina argi erakusten dute ohiturak aldatzen ari direla. Azken urtean, %19tik %27ra igo da gutxienez astean behin online erosten duten kontsumitzaileen portzentajea; aldiz, %66tik %45era jaitsi da denda fisiko berera erregulartasunez joaten diren pertsonen portzentajea. Hala ere, denda tradizionala da, oraindik ere, erosteko modurik gogokoena.

Onlineko erosketetan, PCa erabiltzen da gehien, inkestatuen %51k baliatzen duelarik kanal hori. Dena den, sakelakoaren erabilera hazten ari da, eta dagoeneko gainditu du tableta; gutxienez astean behin online erosten dutenen %14k erabiltzen dute sakelakoa, eta hilean behin erosten dutenen %30ek. Espainiako kontsumitzaileek hiru oztopo nagusi azpimarratzen dituzte sakelakotik gehiago ez erosteko: pantailak txikiak direla, web-guneak sakelakoetarako gaizki egokituta daudela eta ziurgabetasun sentsazioa ematen duela.

Datu horiek ikusita, txostenak ondorioztatu du zein diren retail enpresek gehien landu beharko lituzketen alderdirik garrantzitsuenak, erosketa ohituren aldaketari aurre egiteko. Azterlanak dio garrantzitsua dela mugikorretarako webetan inbertitzea, eta ez aplikazioetan; orobat dio datuen analisian inbertitu behar dela, eta ez soilik bilketan. Bestalde, gomendatzen du talentuaren aldeko apustua egitea, bai arlo digitalean eta bai fisikoan, zeren denda fisikoak ez baitira desagertuko, nahiz eta beren funtzioak aldatu egingo diren.

Azkenik, etorkizuneko joerei dagokienez, azterlanak dio gero eta garrantzitsuagoak izango direla osasunarekin lotutako produktuak, dagoeneko hasi baitira osasun sektoretik kanpoko plataforma eta enpresetara zabaltzen.

 

Mobile Purchasing – PwC



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke