Mugaz gaindiko lankidetza, biosasunean aurrera egiteko

2017ko Uztaila 05,

Ekitaldira 200 pertsona inguru, gehienak enpresa-sektorearekin erlazionatutakoak hurbildu ziren

“Akitania- Euskadi- Nafarroako Biosasun Industriako Bilerak” jardunaldiaren hirugarren edizioa iragan ekainaren 29an egin zen Frantziako Bidarte herrian

 

Osasun aroloko berrikuntza eta enpresa proiektuak, iragan ekainaren 29an, iparraldeko Bidarte herrian egindako “Akitania- Euskadi- Nafarroako Biosasun Industriako Bilerak” jardunaldiko ardatz izan ziren. Basque Health Cluster euskal elkarteak, industria farmazeutikoen GIPSO frantziar taldeak eta Akitaniako osasun TIC enpresen TIC-Santé klusterrak antolatutako ekitaldiak, Eusko Jaurlaritzaren eta Enpresa-garapenerako SPRI agentziaren babesa izan du.

 

Aurten hirugarren edizioa izan duen ekimenak, enpresen arteko eta ikerkuntza entitate publiko eta pribatuekin lankidetza eragitea du helburu. Lankidetza hori nazioartekotzea bultzatzeko eta osasun arloan ematen den berrikuntza sustatzeko erreminta gisa erabiliko da.

 

Ekitaldira 200 pertsona inguru, gehienak enpresa-sektorearekin erlazionatutakoak hurbildu ziren. Halaber, bilerak, Akitania, Euskadi eta Nafarroako administrazio publikoetako eta hiru eskualdeetako zentro teknologikoetako, unibertsitateetako eta osasun sistema publikoko ordezkariak bildu zituen.

 

Jardunaldiak iraun bitartean, 32 enpresa-aurkezpen egin ziren guztira eta 4 arrakasta kasu aztertu ziren, hiru eskualdeek batera osasunaren sektorean egindako jarduerari garrantzia eman ziotenak. Gainera, ekitaldiak, bertaratutako enpresen arteko ehun B2B topaketa baino gehiago jaso zituen.

 

Ekimen honek, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU), Euskampusen, Bordeleko Unibertsitatearen, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren, Nafarroako Unibertsitatearen, Akitania Berriko Eskualde Kontseiluaren, Akitania Berriko Garapen eta Berrikuntzarako Agentziaren, ESTIAren (erdarazko Industria Teknologia Aurreratuen Goi Estola), mugaz gaindiko Bihartean Merkataritza Ganbararen eta SODENAren (erdarazko Nafarroako garapen Elkartea) babesa jaso du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke