Material arinagoak, ibilgailuen pisua murrizteko

2017ko Ekaina 08,

Iragan maiatzaren 30ean inauguratu zen Lightweight Competence Center zentroa

Automotive Intelligence Center zentroak, automobilgintza sektorerako material ez hain pisutsuak garatzeko instalakuntzak inauguratu ditu

 

Ibilgailuen pisua arindu eta erregai gutxiago kontsumitu eta Co2 gutxiago izuri dadinerako laguntzeko asmoz, Euskadiko Automobilgintza klusterrak (ACICAE) kudeatutako Automotive Intelligence Center (AIC) zentroak, automobilgintza sektorerako arintze zentro integrala martxan jarri du.

 

Iragan maiatzaren 30ean inauguratu zen Lightweight Competence Center zentroa, fabrikazio teknologien garapen eta aplikaziora bideratuta dago, sektoreak egun eskatzen dituen material arinagoak lortze aldera. Zehatz-mehatz, ibilgailuaren arintze estrategia, diseinu berrietan eta konposite, aluminio eta erresistentzia altuko altzairuak bezalako, baita soluzio hibridoak bezalako material aurreratuen erabileran oinarritzen da.

 

AIC-k komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, instalakuntza berri honen gaitasun teknologikoak, espazio bereko barrualdean txertaturik daude eta lehengaien karakterizazioan hasi eta bere prozesu- oste eta baliozkotzerainoko alorrak barne hartzen ditu.

 

Zentro berriak, euren prozesu eta produktuetan material berriak txertatzeko aukera emango die sektoreko enpresei eta honela, euren bezeroen eskaerei erantzuna emango diete, balio erantsi altuko osagaien garapen eta fabrikazioan bere posizionamendua areagotuz.

 

Automobilgintza industriaren kalkuluen arabera, automobilgintzarako material aurreratuen mundu mailako merkatua, urte bakoitzeko %13 handituko da 2016tik 2021era.

 

 

AIC zentroaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke