Lointek-ek ekoizpen-instalazio berriak inauguratu ditu Mexikon

2017ko Ekaina 28,

Lointek Mex
Jadanik, makineria ekoizpenak erabat funtzionatzen du instalazio honetan

Ezarketa berri honekin enpresak, Iparramerikako merkaturako zuzeneko atzipena eta malgutasun operatibo handiagoa izan gura ditu

 

Industria-ekipo handien diseinu eta fabrikazioan espezializatutako Lointek konpainia bizkaitarrak, Mexikoko Querétaro estatuan lan zentro berri bat irekiko duela iragarri du. Lan zentro berriaren eskutik, Iparramerikako merkatuan bere presentzia areagotzea du helburu.

 

Jadanik, makineria ekoizpenak erabat funtzionatzen du euskal enpresak lurrun-akuotubularreko bi galdara fabrikatzen ari den instalazio honetan. Galdara hauek, Mexikoko ekitaldi fiskaleko azken hiruhilekoan entregatzea aurreikusita dago.

 

Ezarketa honi esker, enpresak, bai Iparramerikako merkaturako zuzeneko atzipena, bai malgutasun operatibo handiago bat lortu du. Bestalde, herrialde honetan lortutako finkapenak, kontinentean merkatuaren eskaerak artatzeaz arduratzen den Mexiko Hirian kokatutako bulego komertzialari babes produktiboa luzatzeko balio du.

 

Estrategikoki, lan zentro berriak, maiz, ekipoen esleipenerako bere herrialdean bertan jardueren zati bat garatzeko konpromisoa aintzat hartzen duten mexikar operatzaile handiekin lotutako kontratazioa ahalbidetzen du, enpresaren komunikatu baten arabera.

 

Azken urteetan, lurruna ekoizteko galdaren diseinuan eta fabrikazioan izandako garapen jasoak, konpainia, industria-ekipamendu mota honen diseinuan eta ekoizpenean bakarrik diharduen berariazko dibisioa sortzera bultzatu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke