Lean Kanban, balioa sortzeko ikuspegia

2017ko Apirila 06,

Mesa con post-its.
Metodologiak lan-prozesuak bistaratzen eta partekatzen ditu.

Apirilaren 11n tailer bat egingo da Bizkaiko Teknologi Parkean.

 

Lean Kanban metodologia lan-sistema bat da, malgutasuna ematen diona enpresetako lan-fluxuaren kudeaketari. Metodo horri esker, antolakundeak hobeto egokitzen zaizkie ingurune konplexu eta aldakorrei, kontuan hartzen baitute produktu edo zerbitzu baten garapen-prozesu osoa eta, bide horretatik, posible baita blokeoak deuseztatzea eta balioa ematen duten elementuetan kontzentratzea.

 

SPRI Taldeak, Bizkaia Enpresa Digitalaren bitartez, Nola lortu lana ateratzea tailerra antolatu du datorren apirilaren 11n. Jardunaldiaren helburua da lan-metodologia hori ulertaraztea, oinarrizko praktikak aplikatuz antolakundeen kudeaketa hobetzeko. Tresna horren bidez enpresek ikasiko dute arreta mantentzen lan garrantzitsuenetan, oztopoak azkar detektatzen eta komunikazioa hobetzen, bai barneko taldeen artean eta bai bezeroarekiko harremanetan.

 

Lean Kanban metodoa hainbat printzipiotan oinarritzen da. Lehena da prozesu osoaren ikusizko ulermen partekatua, eta baliagarri da lanari koherentzia eta bezeroari balioa emateko. Metodologiaren arabera, garrantzitsua da pertsonak batzea lana moteltzen duten blokeoak konpontzeko eta orobat oreka lortzea eskaeraren eta enpresako baliabideen erabilpen optimoaren artean.

 

Tailerra beraizik zuzentzen zaie lan-metodo hori beren lan esparruetan aplikatu nahi duten kudeatzaile eta profesional guztiei. Hiru ordu eta erdiko jardunaldi horretan, bertaratuek ikasiko dute lan-fluxuaren ikusizko kudeaketa egiten, bai eta Lean Kanban tresnak aplikatzen simulazio praktikoen eta esperientzia errealen bitartez.

 

BerriProcess erakundeko Teodora Bozheva-k emango du ikastaroa. Teodora Bozheva aditua da enpresen eraginkortasuna hobetzeko prozesuetan eta Lean Kanban University erakundeko prestatzaile akreditatua da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke