Lantegi Batuak-ek sari bat irabazi du bere zahartze aktiboko proiektuagatik

2017ko Uztaila 05,

sala multifuncional de Lantegi Batuak
Zahartze aktiboko programako jarduerak. Lantegi Batuak-en irudia.

Ekimen horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntza du.

 

Lantegi Batuak-eko pertsona ezgaituek laguntza gehigarriak behar dituzte, batik bat, narriadura fisikoari eta zahartzeari aurre egiteko. Osasunaren endekapen progresiboa dela medio, gerta liteke sasoia baino lehen utzi behar izatea lan-bizitza, eta horrek berekin dakar menpekotasun handiagoa eta bizi-kalitate nabarmen txarragoa.

 

Lantegi Batuak-ek abian du Ezgaitasun intelektuala duten pertsonen zahartze aktiboa ingurune soziolaboralean proiektua, beraizik pentsatua dagoena egoera horri sasoiz erantzuteko eta pertsona horien autonomia ahalik eta gehien luzatzeko. 2010ean abiarazitako ekimen horrek San Prudentzio Fundazioaren Enpresa Ekimen Arduratsua jaso du XVIII . Ekimen Arduratsua Sariketan.

 

Proiektua konponbide-multzo bat da, zahartze goiztiarra sasoiz detektatzeko eta geldiaraztera bideratutako ekintzak abian jartzeko. Azken helburua da Lantegi Batuak-en lanean ari diren eta adimen ezgaitasuna duten pertsonak beren ingurune soziolaboralean jarrai dezatela, beren autonomia mantenduz.

 

Horretarako, Lantegi Batuak-ek metodologia bat diseinatu du eta tresna batzuk garatu ditu narriadura prebenitu eta arintzeko, eta tresna-multzo horren barruan aipatu behar da areto multisentsorialak sortu dituela Zala, Etxebarri, Sondika, Abadiño eta Getxoko zentroetan. Espazio horietan gorputz-terapiak egiten dira gaitasun motorrak eta oreka hobetzeko, mindfulness teknikak aplikatzen dira, eta estimulazio kognitiboa eta erlaxazioa lantzen dira.

 

Iaz, Aukerability proiektuaren barruan, 150etik gora lagunek parte hartu zuten narriatze sintomak dituzten 40 urtetik gorako langileei zuzendutako zahartze aktiboko programan. Parte-hartzaileek beren osasun fisikoa eta mentala hobetzeko teknikei buruzko prestakuntza eta laguntza jaso zuten, beren presentzia aktiboa luzatzeko ingurune soziolaboralean. Proiektuak aurrera darrai 2017an, Zerbitzu Okupazional baten esperientzia pilotu batekin. Zerbitzu hori beraizik zuzentzen zaie Getxoko eta Basauriko Lantegi Batuak-eko zentroetako pertsonei, alegia, adimen ezgaitasuna duten eta zahartze prozesuan daudenei.

 

Arabako enpresetan Erantzukizun Sozial Korporatiboa bultzatzen duen San Prudentzio Fundazioak sustatzen ditu Ekimen Arduratsua sariak. Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko, Gasteizko Udaleko eta fundazioari lotutako enpresetako ordezkariek osatu zuten sariketako epaimahaia.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke