Lancorrek negozioa dibertsifikatu eta potentzia mini-eolikoaren alde apustu egin du

2017ko Uztaila 17,

Ekipo berriak % 45eko eraginkortasuna lortuko du

Euskal konpainiak turbina mini eolikoetarako makina elektriko berri bat garatuko du

 

Motor elektrikoen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lancor enpresa bizkaitarrak potentzia mini-eolikoaren sektoreari zuzendutako makina elektriko berri bat garatzea aurreikusi du, oraingo enpresa-jarduera dibertsifikatzeko asmoz.

 

Energia-sorkuntza mini-eolikoa 100 kilowattetik beherako potentzia duten aerosorgailuen erabileran oinarritzen da.

 

Ekipo berriak 1,7 eta 40 kilowatt bitarteko sorgailuak izango ditu, eta hauei esker, % 45eko eraginkortasuna lortuko du, egungo % 30eko eraginkortasunaren aldean, kostua % 40 murriztuz eta ekipoen urteko mantentze-lanak % 50 merketuz.

 

Sorgailuen ekoizpenari ekiteko, konpainiak 1,4 milioi euroko inbertsio globala egingo du, saiakuntza-bankuak, tresneria berezia eta estanpaziokoa, 3D inprimagailu bat eta soldadura-zentro automatiko bat garatu ahal izateko.

 

Proiektu honen harira, langile-kopurua areagotu eta jarraipena emango zaio negozio-ildo berri honen inguruko ikerketari.

 

Ekoiztutako sorgailuak Ipar Amerikan, Txinan eta Europan merkaturatuko dira, nagusiki, baina aurrerantzean ere, enpresak arreta berezia egingo die garapen-bidean dauden Errusia, India eta Australia bezalako merkatuei.

 

1943an sortua, Lancor jasotze-sektorerako makineriaren fabrikazioan espezializatu da azken urteotan, Orona euskal konpainia bezalako bezeroak dituela. Horrez gain, automobilgintza eta garraioa bezalako sektoreetan ere lan egiten du, eta nazioarteko hedapena eta I+G dira bere negozioaren apustu estrategikoak.

 

 

 

Lancor enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke