Laborategi irekiak ikaskuntzarako tresna gisa

2017ko Apirila 16,

Cartel del encuentro
Jardunaldia Hirikilabs-en egingo da.

Tabakalerak topaketa bat antolatu du hezkuntza arloko profesionalentzat.

 

Hezkuntza ingurunean, laborategi ireki deitzen zaio gaitasunak edo ezagutzak garatzeko esperimentazioa baliatzen duten praktiken multzo transbertsalari edo espazioari. Laborategi irekietan praktikan jartzen dira hezkuntza arloko berrikuntza proiektuak, eta teknologiak erabiltzen dituzte modu ireki eta kolaboratiboagoan sortzeko.

 

Hirikilabs-ek, hots, Tabakalerako laborategi hiritarrak, Ikasgelatik laborategira topaketa antolatuko du datorren maiatzaren 5ean, horrelako espazioak eta metodologiak bultzatzeko hezkuntza arloan. Jardunaldiok beraizik zuzentzen zaizkie irakaskuntzarekin eta pedagogiarekin lotutako profesionalei, zehazki, sormenarekin, taldeko lanarekin eta autonomiarekin lotutako gaitasunak garatzeko -tresna transbertsal gisa- teknologiak darabiltzaten praktika berriak aztertu nahi dituztenei.

 

Topaketan zehar aurkeztuko da Buenas prácticas para la creación de laboratorios abiertos dokumentua, Hirikilabs-en barruan sortutako STEAM – Laborategiak Hezkuntzan irakasle-taldearen lanean oinarritua. Irakasle talde hori hilean behin elkartzen da esperientziak partekatzeko eta horrelako laborategiak sustatzeko ikastetxeetan.

 

Topaketan ezagutzera emango dira baita ere gaitasunen ikaskuntza sustatzeko teknologiei erabilpen sortzailea ematen dieten proiektuak. Hona hemen, topaketan parte hartuko duten ekimenak: FACT – Foundation for Art and Creative Technology, laborategi gisa funtzionatzen duen erakunde britainiarra, non elkarrekin nahasten baitira artistak, hezkuntza komunitatea eta gazteak; Ondula, teknologien erabilpena modu kritikoan eta diziplina anitzen bidez lantzen duen aholkularitza; eta Waag Society fundazio holandarra, non berrikuntza sozialeko proiektuak bultzatzen baitira teknologia gorakorrak erabiliz.

 

Jardunaldien bigarren zatian, parte-hartzaileek posible izango dute irakasleekin mintzatzea laborategi irekiak bultzatzeko alderdi praktikoei buruz. Topaketa streaming bidez ere jarraitu ahal izango da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke