Koiki enpresak gizarteratzearen aldeko apustua egin du tokiko mezularitza zerbitzu batekin

2017ko Martxoa 30,

Pagina web de Koiki.
Gizarteratze arloko 6 erakunderekin lan egiten du Euskadin.

Zerbitzu horrek dagoeneko baditu 40 zentro Estatu osoan.

 

“Koikin konponbidea eman diogu azken miliaren arazoari. Internetez erosten duzunean, ezin duzu jakin noiz pasako den garraiolaria etxetik, eta kontsumitzaileen %50ek arazoak izaten dituzte paketeak etxean jasotzeko edo itzultzeko”, azaldu du Aitor Ojangurenek, Koiki enpresaren fundatzaileak. Koikik konponbidea aurkitu dio arazo horri, koiki sare bat sortuta; koikiak auzo berean kokatutako langileak dira, zeintzuek bidalketak jasotzen baitituzte, gero erosleari entregatzeko, ongien datorkion orduan.

 

Gizarteratze eta ingurumen sostengarritasun printzipioetan oinarritutako eredu honen bidez, banatzaile aritzeko kontratatzen dira adimen ezgaitasunak dituzten pertsonak, bazterkeria arriskuan dauden gazteak edo iraupen luzeko langabetuak. Joan-etorri guztiak oinez, bizikletaz edo ibilgailu elektrikoz egiten dira; hala, ohiko zerbitzuen aldean, zerbitzu honen bidez eginiko banaketa bakoitzarekin CO2 aurrezten da.

 

Enpresak elkarlanean dihardu proiektuarekin kolaboratu nahi duten gizarteratze zentroekin, GKEekin eta elkarteekin. Erakundeak Koikirekin harremanetan jartzen direnean, Koikiren lantaldeak prestakuntza eskaintzen die banatzaile izan nahi duten pertsonei, eta zentro berri bat irekitzen da auzoan. “Merkataritza elektronikoak urteko %15eko hazkundea du, eta hemendik eta 2020ra 15.000 lanpostu baino gehiago sortuko dira Espainian” azaldu du Aitor Ojangurenek, “gure asmoa da, ahal den neurrian, lanpostu horiek kolektibo kalteberetako pertsonei ematea”. Euskadin, Koikik beste sei erakunde sozialekin lan egiten du Gasteizen, Bilbon eta Donostian, besteak beste, Peñascal Fundazioarekin, Síndrome de Down País Vasco-rekin eta Gureak enpresarekin.

 

Koiki bakoitzak gehienez 10 minutuko distantzian dauden entregak egiten ditu, eta aplikazio mugikor bat erabiltzen du eroslearekin komunikatzeko: abisatu egiten dio bidalketa iritsi denean eta ordu bat finkatzen du etxean entregatzeko. Erabiltzaileek esleitu zaien Koiki zentroaren helbidea sar dezakete bere erosketetan, halere enpresa lanean ari da eCommerce eta garraio enpresekin akordioak lortzeko eta dagoeneko kolaboratzen du DHL eta Zeleris konpainiekin.

 

2015ean sortu zenetik, Koiki konpainiak 40 bilketa-zentro sortu ditu, eta 52 lagun aritzen dira zentro horietan lanaldi partzialean paketeak banatzen, hilean 2.000 bidalketa inguru kudeatzen dituztelarik. 2017ra begira, enpresaren helburua da 100 zentroraino iristea, eta akordioak lortzea onlineko bi denda handirekin, sarean duen jarduera sendotzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke