Iraunkorragoak, eraginkorragoak eta adimendunagoak diren hiriak

2017ko Martxoa 29,

Replicate proiektuak hiri adimendunen eraikuntzan aurrera egitea du helburu

Donosita, Bristol eta Florentzia, Tecnalia euskal korporazio teknologiak parte hartzen duen smart cities-en inguruko Replicate europar proiektuaren tokiak dira

 

Hiri ingurunean energia eta mugikortasun iraunkorreko irtenbide osatuak ezartzeko asmoz, Tecnalia euskal korporazio teknologikoaren parte hartzea duen Replicate europar proiektuak, hiri adimendunen eraikuntzan aurrera egitea du helburu. Donostia, Bristol (Erresuma Batua) eta Florentzia (Italia), ekimen honen testuinguruan diseinatutako ekintzak ezartzen ari diren hiru hiri pilotuak dira.

 

Donostian, jarduketek, egun eraikitze prozesuan dagoen Txomin Enea auzo berriko etxebizitzen eraberritze energetikoaren proiektu bat, autobusen udal enpresarentzako ibilgailu elektrikoen zabaltzea, argiteria publiko adimendunaren sareen instalakuntza eta berokuntza zentralizatuko sistema baten ezartzea aurreikusten dute. Informazio eta komunikazio teknologien esparruan (IKT), Udaleko zerbitzuen inguruko informazioa kudeatzeko plataforma adimendun bat garatuko da.

 

Ildo honetan, Europar Batasuneko presidente orde Maros Sefcovic-ek, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapia lagun zuela, iragan martxoaren 17an, hiri adimendun eta iraunkorrerako donostiar proiektuaren ardatz nagusia den Txomin Enea auzoko lanak bisitatu zituen.

 

Energiaren jarduketa integratuen, mugikortasun iraunkorraren eta hiri inguruko IKT-en erakusketa paraleloki Bristolen eta Florentzian gauzatzen ari da. Ondoren, Essen (Alemania) Lausanne (Suitza) eta Nilüfer (Turkia) bezalako beste hiri batzuek, optimizatutako, erakutsitako eta baliozkotutako adimendu hiriaren eredua ezarriko dute.

 

2016ko apirilean martxan jarri zen Replicate ekimenean, 36 entitatek parte hartzen dute, 5 urte iraungo ditu eta ikerkuntzaren eta berrikuntzaren Horizon 2020 Europako programaren testuinguruan kokatzen da.

 

 

Maros Sefcovic Europar Batasuneko presidente ordearen bisita



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke