Inno Lab Bilbao sortu da, proiektu eta enpresa digitalak bultzatzeko espazioa

2017ko Martxoa 30,

Zentroa, Bilboko Errekalde auzoko Auzo Factory espazioan kokatzen da

Zentroak, enpresa- esparruan teknologia berrien erabilera sustatzea eta enpleguaren sortzea piztea du helburu

 

Kualifikatutako enplegua sortzeko motor bihurtzeko eta enpresa munduan teknologia berriak erabiltzearen alde egiteko helburuarekin, iragan martxoaren 27an, Inno Lab Bilbao, proiektu eta industria digitalen azeleratzailea inauguratu zen bizkaitar hiriburuan.

 

Zentroa, Bilboko Errekalde auzoko Auzo Factory espazioan kokatzen da eta dagoeneko, 12 enpresa “inkubatuta” daude bertako proiektu-laborategietan.

 

Berrikuntza zentro honen sortzeak, iragan uztailean, IBM, Euskaltel, BBK, Mondragón Korporazioa eta Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Udalaren eta Iberdrolaren laguntzaz, osatutako bazkide sarea batek sortu zuen Bilboko Berrikuntza Zentroa Elkartean du jatorria.

 

Aliantza honen helburua, informazioaren teknologiaren esparruan joera berrien espezializazioaren bitartez, euskal gizartean, eta bereziki Bilbo inguruan, berrikuntza teknologia garatzea du helburu, Euskadiko enpresa eta industrien digitalizazio jarduerak hobetzeaz gain.

 

Ideia eta proiektuen laborategi honetan burutzen diren jarduerek, euskal industriak, digitalizaziorarekin erlazionatutako teknologia berrien, merkaturatzea baino lehenagoko teknologiaren prototipatzearen arteko, merkatura atera baino lehenago teknologia txertatzen duten start up-en modelatuaren arteko eta digitalizazioari lotutako ezagutzaren dibulgazioaren arteko elkarreragitea du helburu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke