Ingeteam-ek lan eta mantentze fotovoltaikorako kontratu berri bat sinatu du Mexikon

2017ko Uztaila 26,

Euskal enpresak operatuko duen instalazioa Camargon aurkitzen da, Nuevo Mexikorekin mugakidea den hirian

Akordioak, herrialde osoan instalatutako eguzki-potentziaren erdia baino gehiagoren mantentzea suposatzen du konpainiarentzat

 

Potentziako elektronikan espezializatutako Ingeteam konpainia bizkaitarra, nazioarteko merkatuan duen presentzia areagotzen jarraitzen ari da. Ildo honetan, euskal entitateak, Mexikon instalazio fotovoltaiko berri baten lan eta mantentzerako kontratu berri bat sinatu duela iragarri du.

 

Chihuahua estatuan kokatutako  eta euskal enpresak operatuko duen instalazioa Camargon aurkitzen da, Nuevo Mexikorekin mugakidea den hirian alegia, eta, enpresak igorritako komunikatu baten arabera, 35,5 MW-ko potentzia du.

 

Honela Ingeteam-ek Mexikoko merkatuan duen estaldura zabaltzen du eta sektore fotovoltaikoaren lan eta mantentze zerbitzuen prestakuntzan buru izatera pasatzen da. Konpainiak mantendutako eguzki- potentzia kopurua 140 MW-ekoa da, herrialdean instalatutako potentziaren erdia baino gehiago suposatzen duen datua.

 

Akordio hau, Zacatecas eta Sonora eskualdetan kokatutako La Bufa eta Puerto Peñascoko parke eolikoetan, Ingeteam-ek berriki erdietsitako energia berriztagarrien esparruko beste bi esleipenen ostean heldu da. Oharrean gaineratzen den bezala, azken bi operazio horiek, 20 turbinen muntaia barne hartzen du, aurreko urteaz geroztik enpresaren eskaintza komertzialari erantsitako zerbitzu bat, alegia.

 

Era berean, eta konpainiak emandako datuen arabera, enpresak Mexikon mantendutako potentzia 2 GW baino handiagoa da.

 

Herrialdean ekipo hauen hornitzaile gisa duen lidergoa, Zaragozako Juchitán-en eta San Luis Potosí-n kokatutako eta parke eoliko eta fotovoltaikoen lan eta mantentze zerbitzuen horniketara bideratutako bulego sarearen presentziarekin areagotu da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke