Ingeteam-ek bihurgailu eolikoen salmenta %32 handitu du  

2017ko Ekaina 05,

2016an erregistratutako datuek Ingeteam bihurgailu eolikoen hornitzaile gisa mundu mailako lehen postuan kokatzen dute

Ekipo hauen hornitzaile gisa enpresaren presentzia internazionala, Honduras eta Bulgarian bi filial berri irekita areagotu da

 

Potentzia elektronikoan espezializatutako Ingeteam konpainia bizkaitarra, munduko merkatuan, bihurgailu eolikoen hornitzaile gisa bere presentzia areagotzen darrai. Ildo honetan, enpresak 2016an ekipo hauen salmenta kopurua %32 handitu zuen, munduko merkatu kuota %7,5ean kokatuta.

 

Ingeteam-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, iragan urtean erregistratutako datuek, Zamudion egoitza duen enpresa, bihurgailu eolikoen hornitzaile gisa mundu mailako lehen postuan kokatzen dute.

 

Salmenten hazkundea, are nabarmenagoa izan da India edo Brasil bezalako suspertzen ari diren herrialdeetan. Indiako merkatuaren energia eolikoaren kapazitate osoa 2016ean 3 gigawatt hazi zen, eta horietatik %42 Ingeteam-en bihurgailuen bitartez kudeatzen da. Bien bitartean, Brasilgo parke eolikoetako instalatutako kapazitateak 2.564 megawatt-etan egin zuen gora. Potentzia horren %33a, euskal enpresaren ekipoen bitartez bideratzen da.

 

Ekipo hauen hornitzaile gisa bere lidergoa, Honduras eta Bulgarian, energia eoliko eta fotovoltaiko berriztagarrien sektorera bideratutako bi filial berri irekitzearekin areagotzen da. Konpainiak honela, 22 herrialdetara zabaltzen du bere presentzia internazionala.

 

Zehatz-mehatz, enpresa Bulgariako merkatu eolikoan presente dago, 90 megawatt batzen dituzten 3 parke eolikoetan mantentze lanak burututa, eta merkatu fotovoltaikoan berriz, 60 megawatt-eko instalakuntza batean, herrialdeko handienekoan, mantentze lanak  gauzatzen dituelarik.

 

Ingeteam-en bihurgailuak egun guztira, munduan barrena banatutako haize- sorgailuetako 36.414 megawatt kudeatzen dituzte. Zentzu honetan, zamudion egoitza duen enpresak urteko marka berria ezarri du, 2016an erantsitako kapazitate berriko ia 5 gigawatt-ekin.

 

 

Ingeteam konpainiaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke