Informazio Teknologietan eginiko gastua %2,4 hazi da mundu osoan

2017ko Uztaila 27,

infraestructura tecnológica.

Enpresa arloko softwarea da gehien hazi den merkatua.

 

2017an, 3 bilioi euroko gastua egingo da informazio teknologietan, hau da, 2016an baino %2,4 gehiago. Diru hori batez ere komunikazio zerbitzuetara bideratuko da (guztizkoaren %40) eta ondoren IT zerbitzuetara (%26) eta dispositiboetara (informazio teknologietan eginiko gastu globalaren %19).

 

Datu horiek jaso dira Gartner aholkularitzak joera teknologikoei buruz egin duen txostenean, non aurreikuspen bat ere egiten baitu 2017an eta 2018an teknologietan egingo den gastu globalari buruz. Datorren urteari dagokionez, teknologietan eginiko inbertsioak azkarrago haziko dira (%3,5) 3,11 bilioi euroraino.

 

Gartner aholkularitzaren arabera, epealdi horretan, enpresa arloko softwarearen sektorea haziko da gehien, %7,5 baino gehiago. Hazkunde horren arrazoi nagusia da horrelako aplikazioekin irabaziak eskura daitezkeela negozio kanal berrien bitartez eta automatizazio eta funtzionaltasun berrien premia handiagoa dagoela. SaaS aplikazioekin orobat emendatuko da azpiegiturak eta operazioak hobetzeko aukera ematen duten lainoko kudeaketa-tresnen eskaera.

 

Bestalde, 2017an dispositiboetan eginiko gastu globala batez bestekoaren gainetik haziko da, eta dispositibo bezala ulertu behar ditugu ordenagailu pertsonalak, tabletak nahiz smartphone-ak. Guztira, 566.000 milioi euro sortuko dituzte, 2016an baino %3,8 gehiago. Hazkunde portzentaje handiena sakelako telefonoena izango da, eta tableten merkatuak, berriz, beherantz jarraituko du.

 

Gartner-eko presidenteordeak, David Lovelock-ek, hauxe esan du aholkularitzak argitaratu duen oharrean: “negozio digitalen inpaktua dela medio, kategoria berriak sortzen ari dira, adibidez, elkarrekin batzen dituena softwarea, zerbitzuak eta jabetza intelektuala”. Belaunaldi berriko zerbitzu horiek teknologia disruptibo espezifikoak dakartzate industriarako, hala nola, Gauzen Internet erabiltzea manufakturan, blockchain aplikatzea finantza zerbitzuetan eta makinaria adimenduna txertatzea retail sektorean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke