Industria eta osasun arloetan datuen kudeaketa eraginkorragoa lortzeko soluzio berriak

2017ko Maiatza 17,

IDEKO
Proiektuak hodeiko konputazioari dagozkion kontzeptuak eta fog computing delako paradigma konbinatzen ditu

IK4-IDEKO zentro teknologikoa datuen erabilera intentsiboko aplikazioen garapena hobetzea xede duen proiektu europar batean parte hartzen ari da

 

Internetetik eratorritako teknologiak merkataritza, industria-fabrikazioa eta asistentzia sanitario informatizatua bezalako esparruetan txertatuz joan diren heinean, gero eta beharrezkoagoa da datu-kopuru handiak era seguruan prozesatzeko gaitasuna duten aplikazioak garatzea.

 

Testuinguru honetan, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoa DITAS deritzon proiektu europarrean parte hartzen ari da, industria eta arreta sanitarioa bezalako sektoreetan datuen erabilera intentsiboa behar duten aplikazio informatikoen garapena erraztuko lukeen framework edo lan-ingurune berri bat sortzeko asmoz.

 

Lan-esparru adimendun honen diseinua funtsezkoa da aplikazio informatikoak diseinatzeko, horixe baita softwarea antolatu eta garatzeko erabiltzen den oinarrizko egitura teknologikoa.

 

Urte hasieran abiatutako DITAS proiektuak hodeiko konputazioari dagozkion kontzeptuak eta fog computing edo lainoko konputazioa delako paradigma konbinatzen ditu. Ekimen honen emaitzak software libre bezala banatuko dira, datuen erabilera intentsiboko aplikazioak garatzen diharduten enpresen mesedetan.

 

DITASek 4,4 milioi euroko aurrekontua du, eta Europako Batzordeak finantzatzen du ikerketa eta berrikuntza sustatzea xede duen Horizon 2020 tresnaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke