Ibermaticak industria sektorean duen presentzia indartu du

2017ko Iraila 07,

Bi enpresek 2018an guztira 5 milioi euro fakturatuko dutela aurreikusi dute

Enpresa gipuzkoarrak lankidetza-akordioa sinatu du Alemaniako Systema-rekin 4.0 Industrian fabrikazioko software bat abian jartzeko

 

Ibermatica kontsultoretza teknologikoko enpresa gipuzkoarrak lankidetza-akordioa sinatu du Systema konpainia alemaniarrarekin, enpresa handien instalazioak kudeatzeko proiektuak zabaldu eta, horren bitartez, industria sektorean duten presentzia indartzeko helburu nagusiari jarraiki.

 

Hitzarmenean, “SAP Manufacturing” fabrikazioko software-soluzioen posizionamendua aurreikusi da, 4.0 Industriari zuzendutako “SAP Leonardo” plataformako produktuei arreta berezia eginez, tamaina handiko enpresen fabrikazio-lantegien eraldaketa digitala bultzatzeko asmoz.

 

Enpresak ohar baten bidez adierazi duenez, hauxe da enpresa espainiar batek eta konpainia alemaniar batek bat eginda diharduten lehenengo aldia, Espainiako SAP arloan negozioa elkarren artean garatzeko asmoz. Oharraren arabera, bi enpresek 2018an guztira 5 milioi euro fakturatuko dutela aurreikusi dute.

 

Aliantzak hiru jarduera-ildo nagusi ditu. Horietako lehena, dagoeneko abian dagoena, ezagutza teknologikoaren transmisioa da, Ibermaticaren bezeroei Alemaniako praktikarik onenak ezagutzera emateko. Bigarren fasean, bi konpainiek elkarren artean landuko dute softwarea merkaturatzeko ziklo komertziala. Azkenik, Systemak sortutako negozio-aukerak abian jartzen lagunduko du, Ibermaticako kontsultore espezializatuekin batera.

 

“Systemak industria esparruan dugun SAP soluzioen portfolioa osatzen lagunduko digu. Konpainia honekin batera, soluzio integrala eskaini ahal izango diogu, SAP fabrikazio-modulua ezarri edota plataforma honen gaineko aplikazioak garatu nahi dituen Espainiako edozein industria-enpresari”, adierazi du Juan Ignacio Sanz Ibermaticaren zuzendari nagusiak, konpainiak 4.0 Industriaren alde abiarazitako estrategiari atxikita gauzatu den akordioa oso era positiboan baloratuz.  

 

 

Ibermática enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke