Ibermática-k Euskal Trenbide Sarearen eraldaketa digitala babestuko du

2017ko Urria 11,

Langileek eginkizun administratiboak mugikorretik eta eramangarrietatik egiteko aukera izango dute

Gipuzkoar enpresak, tren-kudeatzailearen aplikazioak mugikortasunaz hornituko du, eginbehar administratiboak edozein tokitik arintzeko

 

Gipuzkoako Ibermática aholkularitza teknologikoak, Euskal Trenbide Sarea euskal tren-kudeatzailearen eraldaketa digitala babestuko du, entitatearen aplikazio nagusiei bideratutako mugikortasun sistema berri bat garatuz eta kudeaketa administrazioko eginkizunak bulegotik kanpo irisgarriak egiteko asmoz.

 

Proiektuak, egun Euskal Trenbide Sarearen bulegoetako lanpostu baten lan egiten ez duten profesionalei irtenbide bat ematea du helburu.

 

Enpresa-kudeaketarako software-ean espezialista den SAP multinazionalak egiaztatutako sistema berriaren inplementazioari esker, langileek, espedienteen, fakturen onespena edo bidaien gastuen tramitazioa bezalako eginkizun administratiboak, mugikorretik, Tablet edo eramangarrietatik egiteko aukera izango dute.

 

Enpresa teknologikoak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, proiektua egun SAP software-ean aurkitzen diren aplikazioak, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatu eta sinplifikatzera bideratutako SAP Fiori teknologiarekin garatzean oinarritzen da.

 

Oharren gaineratzen den bezala, aplikazio hauek hodeian partekatu dira, plataforma ireki baten bitartez; honela, guztiak eskuragarri izango dira mugikorretatik erabilgarriak izan daitezen, modu erraz eta eraginkorrean.

 

 

 

Ibermática enpresaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke