Iberdrolak italiar merkatu elektrikoan inbertitzea aurreikusi du

2017ko Iraila 05,

Iberdrolak Italian, hurrengo bi edo hiru urteen buruan, miloi bat eta biren artean lortzea aurreikusita dauka

Euskal enpresak, merkatu kuotaren %5 eta 7aren artean lortzeko asmoa iragarri du 2023rako

 

Iberdrolak, euskal konpainia energetikoak, Italiako merkatu elektriko minoristan hazteko 500 milioi euro inguru inbertitzea aurreikusi du, 2023 urtera begira, herrialdeko merkatu kuotan, %5 eta 7 artean lortzeko asmoz.

 

Horrela, Bizkaiko empresa, etxeko bezeroetan eta enpresa txikietan oinarrituko da, herrialdean sektoreko konpainiak erosteko asmoa ekidituz, beti ere, prentsak jasotako Equita SIM italiar inbertsio bankuaren agiri baten arabera.

 

Zehatz-mehatz, Iberdrolak Italian, hurrengo bi edo hiru urteen buruan, miloi bat eta biren artean lortzea aurreikusita dauka, horren ostean, 2023 urterako ezarritako merkatu kuota lortzeko eta horrenbestez guztira, hiru milioi bezero eskuratzeko.

 

Equita SIMren agiriari jarraiki, Bilbon egoitza duen elektrikak, Alpeez bestaldeko merkatuan gauzatutako aurrerapausu honi erdiespenik gabeko hazkunde organikoaren bitartez aurre egingo dio.

 

Herrialdean sartuta, Iberdrolak, Espainian indarrean dagoen negozio ereduarekin jarraitzeko asmoa agertu du, zeinetan 16 milioi kontratu baino gehiagoko zorroa duen. Horietatik, energetikaren 12,7 milioi kontratu baino gehiago, merkatu librekoak dira, eta 3,6 araututako tarifakoari dagozkio.

 

Herrialdean inbertitzeko Iberdrolaren erabakia, hasiera batean urte honetarako aurrikusitako eta azkenean 2019rako gibeleratutako italiar merkatu elektriko minoristaren liberalizazioan txertatzen da. Gaur egun, italiar merkatuak 37 milioi bezero ditu guztira, eta horietatik %60 baino gehiago, herrialdean araututako tarifara egokitu dira.

 

Iturria: Expansión

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke