Hornitegiak smartphone baten bitartez kontrolatzea

2017ko Ekaina 12,

Webspace erremintak, denbora errealean, hornitegietako gasolina tangen egoera monitorizatzen du

YPF petrolio-konpainia argentinarrak, Ibermática-k garatutako sistema bat instalatu du, aplikazio batetik, gasolina tangen egoera monitorizatzeko

 

Gipuzkoako Ibermática aholkulari teknologikoak, Latinoamerikan duen bere enpresetako baten bitartez (Tecnet ILA), Argentinako YPF petrolio-konpainiari, smartphone bat erabilita, bere hornitegiak kontrolatzeko aukera emango dion sistema aurreratu bat garatu du.

 

Webspace deituriko eta Donostian egoitza duen aholkulariak sortutako erremintak, denbora errealean, petrolio-konpainiak Argentinan dituen hornitegietako gasolina tangen egoera monitorizatzen du.

 

Konpainiako profesionalek, smartphone bateko aplikazio baten edo interneteko nabigatzaile baten bitartez, euren Scada sistemak atzitu ditzakete, instalazio edo bulegora hurbildu beharrik gabe.

 

Euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, proiektua herrialdean egindako proba pilotu baten bitartez egiaztatu da eta YPF-k Hegoamerikako herrialdean duen erregai-banaketa sarearen kontrolerako zerbitzu global baten zati bat da.

 

Dagoeneko, sistemaren lehen lizentziak ezarri dira eta YPF-ri, beste funtzionalitateen artean, hornitegietan erabilgarri dagoen erregai kopurua begiratu eta sistemak huts eginez gero, berehala erantzun eta bere egoera monitorizatzeko aukera eman diote. Soluzioak gainera, hornitegiak guardian diren jaiegunetan, kasurako Eguberritan, konpainiaren aktiboak monitorizatzeko aukera luzatzen du.

 

Tecnet ILA, Ibermática taldeko enpresa bat da, Argentinan, Oil & Gas sektoreko konpainiei batez ere zerbitzu teknologikoak eskaintzen dituena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke