Gauzen Interneta industria sektorerako

2017ko Martxoa 29,

“Industrial Internet of Things” topaketa Amorebieta-Etxanoko Automotive Intelligence Center zentroan egingo da

Inycom konpainiak, Euskadiko Automobilgintza Klusterrarekin lankidetzan, soluzio horiek industrian duten aplikazioa erakusteko tailer praktiko bat antolatu du

 

Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT) esparruan espezializatuta dagoen Inycom konpainiak, Euskadiko Automobilgintza Klusterrarekin lankidetzan, tailer praktikoa antolatuko du apirilaren 5ean, Gauzen Interneteko teknologiek (IoT, ingelesezko siglen arabera) industria sektorean duten aplikazioa ezagutzera emateko.

 

Industrial Internet of Things” deritzon topaketa Amorebieta-Etxanoko Automotive Intelligence Center (AIC) automobilgintza-zentroan egingo da, eta bertan, industria-prozesuen errendimendua eta lehiakortasuna hobetzen duten prozesu nahiz produktuko sentsoristika, datuen atzipena eta ustiapen analitikoa bezalako prozedura teknologikoak aztertuko dira.

 

Oro har, topaketa, industria-enpresetan Gauzen Interneta aplikatzeak dakartzan lehiakortasunezko abantailak ezagutu nahi dituzten automobilgintza, metalgintza eta ontzigintza gisako industria-sektoreetako profesionalei zuzenduta dago

 

Bertaratutakoek, esaterako, bertatik bertara ikasi ahal izango dute nola instalatzen diren fabrikazio-prozesuen eraginkortasuna areagotu eta ekoizpenaren aurreko zein ondorengo kostuak murrizten lagun dezaketen sentsoreak.

 

Tailerra Aitor Lejarzegi Inycomeko industria-zibersegurtasuneko arduradunak eta Iván Lalaguna ingeniaritza, integrazio eta berrikuntza saileko zuzendariak gidatuko dute.

 

Jardunaldi hau, Euskadiko Automobilgintza Klusterrak 4.0 Industria euskal automobilgintza-sektoreari hurbiltzeko antolatzen dituen aldizkako topaketa-sorta zabalaren barruan gauzatuko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke