Garapen Sostengarrirako Helburuen alde lanean maila lokaletik abiatuta

2017ko Ekaina 08,

Foto de una excursión de Ibilki.
Ibilki mendizaletasun-proiektu inklusiboak irabazi zuen 2016ko edizioa.

Sostenibles.tv lehiaketak ingurumenarekin eta gizartearekin konprometitutako ekimenak saritzen ditu.

 

NBEk 2015ean finkatutako Garapen Sostengarrirako Helburuak 17 erronka dira, eta beren xedea da aurrera egitea pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta garapen-eredu integratzailea lortzeko bidean. Helburu handiak dira, baina ahalegina egin daiteke helburu horiek lortzeko ingurune lokalean lan egiten duten ekimen txikien bidez.

 

Sostenibles.tv plataformaren xedea da ikusgarritasuna ematea Euskadin egiten diren mota horretako proiektuei, eta horregatik bere baitara biltzen ditu eskala txikiko ekintzen bidez ingurumena gehiago errespetatzen duten eta gizarte integratzaileagoa helburu duten ekimenak. Ahalegin hori saritzeko, abian jarri da Sostenibles.tv lehiaketaren beste edizio bat, eta deialdia zabalik egongo da ekainaren 11ra arte.

 

Lehiaketa beraizik zuzentzen zaie Garapen Sostengarrirako 17 Helburuetako bat edo gehiago lantzen duten proiektuei, hala nola, energia merke eta ez kutsakorra, lan duina, kontsumo arduratsua edota desberdintasunak murriztea. Herri bozketa eta epaimahai bidez aukeratuko dira irabazleak aurkeztutako proposamen guztien artean. Lehen saria 1.500 euro dira, eta bigarrena, berriz 500 euro, eta helburutzat dute proiektua garatzen laguntzea.

 

Ibilki proiektuak irabazi zuen 2016ko edizioa; mendiko gidariz osatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, mendi-ibilaldiak eskaintzen dituena gizarteratzearen ikuspegia kontua hartuta. Getxon kokatutako kolektibo horrek hainbat jarduera antolatzen ditu ezgaitasunak dituzten edo bazterkeria arriskuan dauden pertsonentzat, aisialdi osasuntsu eta integratzailea sustatuz. Hona hemen iazko beste lau ekimen finalistak: Barakaldoko La Huertaka hiri baratze auto-kudeatua; herritar talde batek sortutako Bosque Comestible de Salburua ekimena; Hasiera gizarteratze zentroaren Cre-activo birziklapen tailerra; eta nekazaritza eta elikadura arloko Zabale Barazkiak proiektua.

 

Sostenibles.tv bideoblog formako plataforma parte-hartzaile bat da, Unesco Etxeak sustatua, eta zabalik dagoena bat egin nahi duten ekimen guztientzat. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzen du Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren bitartez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke