Gaiker-IK4k 3D inprimaketan sortutako materialen toxikotasuna ebaluatuko du

2017ko Apirila 03,

Proiektuak industriako fabrikazio-prozesuetan sortutako nanomaterialen ebaluazioa egingo du

Zentro teknologikoa materialak horiek analizatu eta emaitzak industria-prozesuetara estrapolatzeko proiektu bat lantzen ari da

 

Gaiker-IK4 euskal zentro teknologikoak NanoinCell deritzon proiektua abiarazi du OSALAN Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen laguntzaz, industriako fabrikazio-prozesuetan sortutako nanomaterialen ebaluazio toxikologikoa eta fisiokokimikoa egiteko, 3D inprimaketaren azterketa oinarritzat hartuta.

 

“Nanomanerialen erabilera eta horien aurreko esposizio gero eta handiagoaren ondorioz, eta giza-osasunari eragiten dioten epeko luzeko efektu kronikoei buruzko ezagutzarik eza handia kontuan hartuta, behar-beharrezkoa da partikula horien eraginpean diharduten langileen inguruko ikerketa epidemiologikoak egitea”, adierazi du euskal zentroak ohar baten bitartez.

 

Testuinguru honetan, ikerketak arnasbideak aztertuko ditu nagusiki, horixe baita horrelako partikula organismora sartzeko bide nagusia, ikerketaren emaitzak nanomaterialak sortzen dituzten industria-prozesuetara estrapolatzeko asmoz. Horretarako, inprimaketan sortutako emisioak in situ bildu eta zelulen gainean aplikatuko dituzte zuzen-zuzenean, egunero 3D inprimagailua erabiltzen duten langileek berenganatzeko arriskua duten egiazko produktua ebaluatzeko asmoz.

 

Ekimenak, halaber, esposizio-denborari dagozkion mugapenak proposatuko ditu intereseko nanomaterialetarako, saiakuntza-metodoak erabiliz eta NanoReg2 eta NANOaers bezalako proiektu europarretan lortutako txokotasunari buruzko datuak kontuan hartuz.

 

Ikerketaren emaitzak, zentroa garatzen ari den OSALAN 2014 delako tresna osatzeko erabiliko dira. Tresna horren bitartez, kuantitatiboki ebaluatu nahi da material horiek langileengan sorrarazten duten arriskua, lan-ingurune seguruak bermatu ahal izateko.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke