Fagor Arrasatek fabrika bat ireki du Alemanian

2017ko Urria 05,

Fabrika Hilpoltstein herrian kokatuta dago

Gipuzkoar enpresak instalazio berriak inauguratu ditu Alemanian, Europa erdialdeko merkatuariarreta hurbilagoa eskaintzeko asmoz

 

Makina erremintaren Fagor Arrasate euskal fabrikatzaileak fabrika berri bat instalatu du Alemaniako Hilpoltstein herrian, Europa erdialdeko merkatuko bere bezeroei arreta komertzial hurbilago eta pertsonalizatuagoa eskaintze aldera.

 

Zehatz-mehatz, konpainiak alemaniar merkatuan eta Austria eta Suitza bezalako herrialdeetan oinarritutako eragin-esparruan bere presentzia areagotzea du helburu, horretarako azken belaunaldiko instalazioak izango dituen fabrika berri honen irekieraz baliaturik.

 

Iragan irailaren 28an egindako espazioaren inaugurazio ekitaldian, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapiak, eta Hilpoltstein-eko alkate Marcus Mahl-ek parte hartu zuten, beste agintarien artean.

 

“Instalazio berri honen irekierak, Fagor Arrasateren historiarako une gogoangarria suposatzen du”, adierazi du kooperatibako zuzendari nagusi Jose Mari Balzategik, komunikatu batean aipatu bezala.

 

Oharraren arabera, fabrikak bulego-eraikin bat eta 500 metro koadroko azalera okupatzen duen nabe bateko garabi bat duen muntaiarako planta bat ditu. Horrez gain, espazioak, muntatze lanetan, programazioan eta proiektuen kudeaketan espezializatutako berariazko langileak izango ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke