Fabrikazio aurreraturako talentuaren prestakuntza

2017ko Ekaina 22,

Ziurtagiria Eusko Jaurlaritzak emandako homologazioa du

DANOBATGROUPeko Muntatzaileen Tailer-Eskolako makina-erremintako espezialisten lehenengo promozioak arrakastaz amaitu du prestakuntzaldia

 

Fabrikazio aurreraturako makina-erremintako proiektuen arloko espezializazioaren ziurtagiria ateratzeko DANOBATGROUP euskal enpresako Muntatzaileen Tailer-Eskolan trebatu diren ikasleen lehenengo promozioak titulazioa amaitu dute, industriaren egiazko premiei aurre egiteko behar duten prestakuntza eta espezializazioa
lortuz.

 

“Fabrikazio Aurreratuko Makina-Erremintako Proiektuen Doikuntzako Espezializazioa” deritzon ziurtagiria Muntatzaileen Tailer-Eskolan egiten da Mekanotronikako Prestakuntza-Zikloa amaitu ondoren  eta espezializazioko urtearekin bat eginez, eta Eusko Jaurlaritzak emandako homologazioa du.

 

DANOBATGROUPek ohar baten bidez jakinarazi duenez, ziurtagiri honek fabrikazio-inguruneen egiazko funtzionamenduari buruzko ezaguerak bermatzen dizkie ikasleei, espezializazio-maila handia hartu eta lan-merkatuan sartzeko aukera erraztuz.

 

Lehen promozio honen graduazioak “enpresa-taldeak giza-kapitalaren prestakuntzaren alde egin duen apustua sendotzen du”, Ainhoa Fernández DANOBATGROUPeko Giza-Baliabideetako zuzendariak adierazi duenez. Honen hitzetan, Muntatzaileen Tailer-Eskola, taldeak pertsonekin eta pertsonen proiekzio profesionalarekin hartutako konpromisoa islatzen duen propiektu estrategikoa da.

 

2012an sortu eta taldeak Eibarren dituen instalazioetan finkatutako prestakuntza-zentro honek txandakako Lanbide-Heziketa (LH) duala eskaintzen du. Sistema honek ikasketa teorikoaren eta egiazko ekoizpen-lantegietan hartutako esperientziaren arteko konbinazioa du oinarri.

 

Joan den martxoan, Gipuzkoako enpresa-taldeak hitzarmena sinatu zuen Iñigo Urkullu lehendakariarekin, LH dualeko proiektuak bultzatu eta eredua indartzen jarraitzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke