Euskal soluzio bat altuera handiko proiektu batentzat

2017ko Maiatza 03,

ulma
Harborside dorreak 214 metroko altuera du, 69 solairutan banatuta

Ulma Construction-ek New Jersey-ko dorre altuenaren eraikuntzan kolaboratu du, panel arinez osatutako segurtasun sistema bat emanda

 

Kofratze sistema eta aldamioetan espezializatutako Ulma Construction gipuzkoar enpresak, New Jersey-ko (Estatu Batuak) bizitegi- dorre altuenaren eraikuntzan parte hartu du, lan eremu seguru bat bermatzeko helburuarekin.

 

Harborside dorreak 214 metroko altuera du, 69 solairutan banatuta eta 763 erresidentzia ditu. Eraikineko perimetroa Ulma Construction-en HWS babes-pantailekin babestu da. Sekzio zuzeneko panel arinez osatutako segurtasun sistema bat da, altuera handiko eraikinetako eraikuntzan segurtasun perimetrala bermatzera bideratutakoa.

 

Soluzio honekin, enpresak komunikatu baten bitartez azaldu duen bezala, obretako mugimenduak arindu eta langileak paira ditzaketen erortzeengatik babestu ahal izan dira. Bestalde, panel hauek VM-20 egur arinezko habeez eta sendotutako sare-begiz estali dira. Honela, babesgarria estetika egoki batekin bukatu eta sistemaren pisua eta ainguraketako karga gutxiagotzea lortu da.

 

Oharrean gaineratzen den bezala, Ulma Construction-en HWS babes-sistemak edozein obra-hondakin edo objektu jausi dadin eragotzi du. Horretarako, kautxuzko tirak ipini dira panelen muturretan eta panelen eta lauzen artean.

 

Azkenik, eta dorretik kanpo dauden puntuen erreferentzia topografikoak hartzeko asmoz, irekierak sortu dira itxituran.

 

 

Ulma Construction enpresaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke