Azken belaunaldiko urrutiko aginteak, mugikortasunaren industriarentzat

2017ko Uztaila 03,

Ikusik dagoneko, proba pilotuak martxan jarri ditu, Euskadin eta Frantzian

Ikusi euskal enpresak, hodeian informazioa partekatzeko gai diren urrutiko kontrolerako gailuak garatu ditu

 

Fabrikazio prozesuetako garapen teknologikoaren goieneko mailak, 4.0 industria heldu eta finkatzeko aukera eman du. Egoera berri honek, ekoizpen- sistemen eraginkortasuna, malgutasuna eta egonkortasuna hobetzen duten soluzio berritzaileen aukera handi bat sor daitezeneko bideak jorratu ditu.

 

Testuinguru honetan, elektronika eta TIC-aren esparruetarako soluzioak eskaintzean espezializatutako Ikusi enpresa gipuzkoarrak, eta IK4-Ikerlan euskal zentro teknologikoak, garabi industrialentzako eta mugikortasunaren industrian oinarritutako beste aplikazioetarako urrutiko aginte batzuk garatu dituzte. Gailu hauen abantaila nagusia, jarduera monitorizatzeko eta informazio hori digitalki, hodeiaren bitartez partekatzeko gaitasunean datza.

 

Orain arte, industria- makineria kontrolatzeko urrutiko aginteen merkatuak ez zuen gailu hauek monitorizatzeko aukerarik. Hala eta guztiz ere, kontrol belaunaldi berri honek, Internet bitartez partekatutako datuak analizatzeko eta garabi flota baten funtzionamenduan gerta daitezkeen akatsak aurreikusteko aukera luzatzen du.

 

Soluzio hau, gehienbat, urrutiko kontrolen gailuetan hardware bat instalatzean oinarritzen da;  hardware honek,  jardueraren inguruko informazioa bildu eta automatikoki zerbitzari batera igortzen du. Datuak biltegiratu ostean, horretarako espresuki diseinatutako atari batean kontsultatu eta ondorioak atera daitezke.

 

“Urrutiko mantentzea eta akatsak aurreikustea ahalbidetuko duen urrutiko aginte bat garatzeko, Interneteko industria komunikazioen protokoloen, konputazioa hodeian, segurtasuna eta pribatutasunaren, eta datuen kontsulta eta ikusaraztearen aurrerapauso berrienak aplikatzen ari gara” azaldu du IK4-Ikerlan-en, proiektuaren arduradun Cristina Zubia ikertzaileak.

 

Bien bitartean, Ikusik dagoneko, proba pilotuak martxan jarri ditu, Euskadin eta Frantzian kokatutako instalazio industrialetan. “Urrutiko aginteen belaunaldi berri honek Ikusiren produktuen katalogorako suposatzen duen aurrerapausoaz gain, enpresak, bere eskaintza balio erantsi handiko zerbitzu-zorro berri batekin handitzeko aukera izango du” adierazi du enpresako I+G-ko zuzendari Borja Pérezek. Era berean, produktu honek, mugikortasunaren alorrean, negozio eredu berri bat bultza zezakeen, beti ere, sortutako datuen ustiakuntza eta analisiari esker.

 

 

 

Ikusi enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke