Nanomaterialen segurtasuna ebaluatzeko estrategia berriak

2017ko Uztaila 10,

GAIKER-IK4 dugu nanomaterialak taldekatzeko lanaz arduratuko den erakundea

GAIKER-IK4 euskal zentro teknologikoa, Nanoreg4 proiektu europarreko partaide

 

Nanomaterialak gero eta garrantzi handiago duten produktu teknologikoak dira, hainbat sektore industrial eta biozientifikotarako aplikazioak ahalbidetzen dituen propietate fisikoak eta kimikoak dituena. Hala ere, abantaila guztiak gorabehera, elementu horien analisi eta erregulazioari dagokion zailtasuna da nanomaterialen zailtasunik handienetakoa, azterketen emaitzen konplexutasunaren eta baliozkotasun-epe laburraren ondorioz.

 

Testuinguru honetan sortu da Nanoreg2 proiektua, Frantziako Ingurumen eta Arriskuen Institutu Nazionala buru eta GAIKER-IK4 euskal zentro teknologikoa partaide dituena. Ekimen honen bitartez, estrategia berriak bilatu nahi dira nanomaterialak tarteko dituzten industria-ekoizpeneko diseinu-faseen segurtasuna ebaluatzeko.

 

Proiektua datorren urtean amaituko da, eta Europako Batzordeak emandako 10 milioi euroko finantzaketa lortu du H2020 Ikerketa eta Berrikuntza Programaren barruan. Laguntza horri esker, adituek nanomaterialak taldekatzeko patroi bat garatzen dihardute, horien segurtasuna ebaluatzeko abiapuntutzat. Ondoren, segurtasuna nanomaterialak tarteko dituzten produktu eta zerbitzuak diseinatzeko fasean inplementatuko dira.

 

Proiektuan duen parte-hartzeari atxikita, GAIKER-IK4 dugu nanomaterialak taldekatzeko lanaz arduratuko den erakundea, horrelako osagaiak dituzten produktuen segurtasuna ebaluatzeko kostuak merketuko dituzten formulak sustatzeaz gain.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke