Errealitate birtuala, industria- prozesuen eraginkortasuna hobetzeko

2017ko Iraila 19,

Iurgi Bilbao, Beitxu Studios-eko fundatzaile


Beitxu Studios euskal enpresak, neurrira egindako eta azken teknologiez hornitutako komunikazio- soluzioak garatzen ditu

 

Errealitate birtualeko eta handitutako errealitateko soluzioen garapenean espezializatutako Beitxu Studios startupbizkaitarrak, industria desberdinetara bideratutako neurrira egindako komunikazio zerbitzuak eskaintzeko asmoz, orain dela urtebete bere ibilbide enpresarialari ekin zion. Zerbitzu hauek osagarri teknologiko handi batez hornitzeko apustu sendoak, barrualdeen diseinua edo arkitektura bezalako sektore desberdinetan bere presentzia handitzeko aukera eskaini dio.

 

Beitxu Studios-eko fundatzaile Iurgi Bilbaok azaltzen duen bezala, matrizegintza, mekanizazioa edo trokelgintza bezalako sektoreetan espezializatutako enpresek, euren produkzioaren eraginkortasuna hobetzeko errealitate birtualaz balia daitezke. Ildo honetan, startup-ak dagoeneko mekanizazio tailer bat simulatzen duen prototipo bat du. “Langilearen lekuan jartzeko aukera izango duzu eta, mekanizazio prozesu bat nolakoa den ikas dezakezu, tailer batean sartu beharrik gabe”, erantsi du Iurgik.

 

Euskal herritar eta enpresei, teknologia honen onurak ezagutzeko asmoz, Beitxu Studios-ek, azken belaunaldiko ordenagailuz eta errealitate birtualeko betaurrekoz hornitutako lau espazio egokitu dituen showroom bat du gaur egun Mungian.

 

Merkatuan urte batez aritu ostean, startup-ak bere bezero zorroa handitu eta merkaturatze estrategia nazioarteko merkatuetara bideratu gura du. Egun Beitxu Studios-ek eraikuntza-sektoreko eta heziketa zentroetako enpresei bere soluzioak eskaintzen dizkie, baina lanean dihardu beste esparruetan bere presentzia areagotzeko asmoz. “Gure asmoa kanpora irten eta turismoa bezalako beste sektoreetan murgiltzea da” gaineratu du fundatzaileak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke