Enpresetako zibersegurtasunari buruzko jardunaldia

2017ko Iraila 28,

Pantalla de ordenador

Deusto Business Alumniren Bilboko campusean izango da.

 

Zibererasoetatik babestea da enpresen, ez bakarrik handien baita ere ETEen, kezka garrantzitsuenetako bat. Mundu gero eta konektatuago honetan, enpresek ezin dute ez ikusi egin Sareko arriskuan aurrean, eta enpresa txikiak ere neurriak hartzen ari dira erasoak saihesteko eta sasoiz erreakzionatzeko.

 

Datorren urriaren 5ean egingo da Bilbon Zibersegurtasuna: nola babestu gure enpresa zibererasoetatik jardunaldia. Doako jardunaldi bat da eta helburutzat du ezagutzera ematea zein tresna tekniko eta estrategia dauden antolakundeetan zibersegurtasuneko protokolo eraginkor bat ezartzeko. Jardunaldia beraizik zuzentzen zaie enpresetako arduradunei eta profil teknikoa duten profesionalei.

 

Ekitaldian parte hartuko dute Aon Españako Finantza-ildoetako Broker Iñaki Telleríak, Panda Security-ko Espainiarako Pre Sales Manager Vicente Martinek eta Euskalteleko Marketin Korporatiboko zuzendari Isidro Fernández de la Callek. Moderatzaile arituko da Jose San Blas, Deusto Business Alumniko zuzendari nagusia. Jardunaldi hau “Kudeaketa eta Teknologia” hitzaldi-zikloen barruan kokatzen da; enpresa-inguruneko joera teknologiko digitalak aztertzeko topaketa-programa bat da eta SPRI Taldearen laguntza du.

 

Aurtengo otsailean antolatutako “Kudeaketa eta Teknologia” hitzaldi-zikloko lehenengo jardunaldian hizpide hartu zen Big Data eta Managementa. Bigarrenean, joan den ekainean eginikoan, aztergai izan ziren Adimen Artifizialak  enpresa munduan dituen erronkak eta aplikazioak. Nahi duenak dagoeneko izena eman dezake Zibersegurtasuna: nola babestu gure enpresa zibererasoetatik jardunaldian Deusto Business Alumniren atariaren bidez.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke