Egitura modularrak eraikuntzen eraberritze energetikorako

2017ko Maiatza 04,

Tecnalia
Soluzio modularraren diseinu eta fabrikazioa BERTIM proiektuaren testuinguruan garatu da

Tecnalia korporazio teknologikoak, egurrezko soluzio industrializatu bat diseinatu du, fatxadetan energia-eraginkortasuna hobetze aldera

 

Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, fatxaden eraberritze energetikorako industrializatutako egurrezko moduluetan oinarritutako sistema berri bat garatzean lan egin du. Egurgintza sektoreko Egoin euskal enpresak fabrikatutako prototipoa, I+G-rako Tecnaliaren instalakuntza esperimentaletan baliozkotu da.

 

Soluzio berria, arroka-artilezko isolamendua duen eta egurrezko parriladuran bukatutako armazoi arineko egitura batez osatuta dago. Tecnaliak komunikatu baten bitartez azaldu duen  bezala, egurra bezalako karbono- arrasto baxuko materialak erabiltzeak, produktua iraunkorragoa izan dadila lortzen du, atmosferara isuritako CO2a murriztuz.

 

Oharraren arabera, entseguek soluzioaren “industrializazio maila handia” erakutsi ahal izan dute, fatxaden eraberritze sistema tradizionalekin alderatuta, fabrikazio eta muntaia denbora tarteak erdira murriztu daitezen lortuta.
Tecnaliako instalakuntza esperimentaletan egindako prototipoaren baliozkotzeak, gainera, soluzioaren prestakuntza termikoen hobetzea kuantifikatzeko balio izan du, horretarako bere portaera termikoaren monitorizazioa eta galera energetikoen ebaluazioa erabili delarik.

 

Soluzio modularraren diseinu eta fabrikazioa, Europar Batasunaren Horizonte 2020 programak finantzatutako “Building Energy Renovation through Timber Prefabricated Modules (BERTIM)” ikerkuntza proiektuaren testuinguruan gauzatu da.

 

 

BERTIM proiektua



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke