Ditrel-ek offshore energia eolikorako ekipo berri bat diseinatuko du

2017ko Maiatza 11,

Ekipoak Bimep entseguen tokian instalatutako 13 kilowatt-eko prototipoa osatuko du

Arabar enpresak 33 kilowatt-eko sarerako konektore bat garatzean dihardu, bere enpresa jarduera dibertsifikatzeko asmoz

 

Arabako Ditrel enpresak, sorgailu flotatzaileentzako 33 kilowatt-eko sare- konektore bat diseinatzeko I+G programa bat martxan jarri du, offshore energia eolikoaren esparruan sartzeko asmoz.

 

Proiektuak, enpresen I+G-a babesteko Eusko Jaurlaritzaren 2016ko Hazitek programaren babesa izango du. Ekipo berria garatzeko 252.150 euroko laguntza eskaini dio programak. Konektoreak, goi-tentsioko distribuzio elektrikoko lerroen isolagailuentzako berno eta osagaien gaur egungo bere katalogoa osatuko duen produktuen familia berri bat izan ahal izateko oinarriak ezarri gura du.

 

Zehatz-mehatz, Gasteizen egoitza duen konpainiak diseinatutako ekipoak, aurtengo martxoan, Armintzako kostaldean Bimep itsasoko energia entseguen tokian instalatu zen 13 kilowatt-eko lehen prototipoa osatuko du.

 

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) bultzatutako Bimep itsas- azpiegiturak, itsaso irekian olatuen energia biltzeko sistemak ikertu, erakutsi eta ustiatzeko helburua du. Instalakuntza hauek, itsasoan beren ekipoak frogatu behar dituzten teknologia fabrikatzaileentzat soluzio izan gura dute.

 

Konpainiako iturriek azaltzen duten bezala, 33 kilowatt-eko ekipo berriak ateak irekiko dizkio Ditrel-i offshore eolika flotatzaileari, hots, 13 kilowatt-eko gamako potentzia nahikoa ez den sektoreari, bere produktua eskaini diezaion.

 

Iturria: Empresa XXI

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke