Datuen analitika, industriarentzako baliodun erreminta gisa

2017ko Ekaina 22,

Ekitaldiak industria-errealitate berria eta Data Analytics-ek jokatzen duen papera aztertuko du

Tecnaliak, datorren uztailaren 13an, teknologia hauek enpresatan duten eragina aztertuko duen jardunaldia antolatuko du

 

4.0 Industriaren paradigma berrian, datuen analitika (Data Analytics) sortzen diren informazio bolumen handiak aztertzeko erabiltzen diren teknologietako bat da. Testuinguru honetan, Tecnalia euskal korporazio teknologikoak, datorren uztailaren 13an, sistema hauek enpresatan duten eragina aztertuko duen jardunaldia hartuko du.

 

Industria-errealitate berria eta Data Analytics-ek jokatzen duen papera aztertuko duen atariko ponentzia baten eskutik hasiko da.

 

Goizean zehar, eta ponentzia desberdinen bitartez, enpresetan datuen analitika inplantatzeak eragindako egiazko zenbait kasu arrakastatsu azalduko ditu. Ildo honetan, bertaratutakoek, teknologia multzo honek negozioaren garapenerako eskain ditzaketen aplikazio eta aurrerapenak gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

 

Korporazioak azaltzen duen bezala, datuen analitika aurreratua aplikatzeak, beste onuren artean, baliabideak optimizatzeko aukera luzatzen duten informazio iturri berriak sortzera, eskaera aurreikustera, zerbitzu berriak sortzera, ekoizpena hobetzera, kalitatea maximizatzera, zero akats lortzera eta makinen doitasuna areagotzera laguntzen du.

 

Tecnalia-k esperientziak, lan metodoak eta arrakasta-kasuak partekatzen diren jardunaldi desberdinak antolatzen ditu, analitika aurreratua, erabakiak hartzeko erreminta gisa, enpresatan txerta dadin errazte aldera.

 

 

Data Analytics – Tecnalia



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke