DANOBAT-ek mantentze lanak egiteko tailer digital bat garatu du Australiako desertuan

2017ko Uztaila 10,

Garatutako soluzioa 28 minuturo bagoi bat konpontzeko gai da

Euskal enpresak, automatizatutako soluzio bat diseinatu du, merkantzien bagoiak konpontze aldera

 

45 gradutik gorako tenperaturekin, Pilbarako australiar eskualdean kokatutako desertua, muturreko baldintza meteorologikoengatik da ezaguna. Hiriguneetatik urrun kokatutako leku honetan, makina erreminta eta ekoizpen sistemen DANOBAT euskal fabrikatzaileak, merkantzia bagoiak konpontzeko, guztiz automatikoa den tailer digital adimendun bat instalatu du.

 

BHP Billiton meatze- multinazionalarentzat garatutako soluzioa, 28 minuturo bagoi bat konpontzeko gai da.

 

“Adimendun kontrol sistemak dituen gure lehen tren- proiektua ez bada ere, fabrikazio digitalaren eskenatoki berrirako behin betiko iragatea suposatu du guretzat. Proiektu honen garapenak, erabat prestatutako profil profesionalaren bultzada eta Euskadin gaitze jasoa duen hornitzaile-sarea sortzea du berekin”, adierazi du, komunikatu baten arabera, enpresako zuzendari kudeatzaile Xabier Alzagak.

 

Tailerra jardunean dago gaur egun eta hurbilen dagoen hiritik 1700 kilometrora kokatuta egoteak honako arrazoia dauka: gogortasun klimatikoaren ondorioz gehiegizko higadura pairatzen duten trenek betetzen duten ibilbidetik hurbil egoteko beharra.

 

Soluzioak, erauzte sailetan hasi eta portuko terminaletara bitarteko mineralen garraiora bideratutako bagoiak konpontzea, pertsonen esku-hartzerik gabe, programazio, mantentze eta ikuskaritza lanetan salbu, du helburu.
Konponketa denbora, 28 minutukoa, proiektuaren beste erronketako bat izan da, eta gipuzkoar enpresak garatutako kontrol sistema integral bateko zuzendaritzapean egiten diren piezen desmuntatze, konponketa eta muntatze automatikorako lanen koordinazioa behar izan du.

 

Alzagak aipatutakoaren arabera, tailerrak, “adimendun fabriken paradigma duen errenkadako ekipamenduez hornituta dago eta zero akats fabrikazioak exijitzen dituen baldintzak betetzen ditu”.

 

Soluzioa iragan 6an aurkeztu zuten, gipuzkoar konpainiaren egoitzan egindako ekitaldian, eta bertan izan zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburu Arantxa Tapiak, proiektua, aurrera egin beharreko etorkizunerako industria eredua dela adierazi zuen.

 

 

 

DANOBATGROUP enpresaren aurkezpen bideoa


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke