Carevolution proiektuak etxez etxeko arretaren etorkizuna esploratzen du

2017ko Uztaila 05,

Participantes en el encuentro de clausura de Carevolution.
Carevolution proiektuaren amaierako hitzaldiak elkarrekin bildu zituen zerbitzu sozialen eta osasunaren esparruko 30etik gora euskal agente.

SSI Taldeak zuzentzen du proiektu europarra.

 

Aldaketa demografikoak direla eta, sistema soziosanitarioak aldatzen ari dira. Gero eta gehiago erantzun behar diete gaixotasun kronikoak dituzten edo mendekotasun egoeran dauden pertsona nagusien premiei, zeintzuk arreta pertsonalizatua behar baitute etxean bizitzen jarraitu eta beren autonomia luzatu nahi badute. Errealitate horri erantzuteko sortu da arreta integratuaren printzipioa, hau da, zerbitzu sozionatarioak eskaintzea etxean eta prebentzioan zentratuta, beti ere koordinazio bat lortuz sistema sanitarioaren, zerbitzu sozialen eta komunitatearen artean.

 

Eredu berri horretan, etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileek funtsezko papera joka dezakete zeregin berriak eginez, baina prestakuntza-ibilbideek ez dute barne hartzen ikuspegi aldaketa hori. Premia horri erantzuteko abiarazi zen Carevolution proiektua, zeina lau herrialdetako bazkideez osaturik baitago: Servicios Sociales Integrados euskal talde kooperatiboa, Nafarroako Iniciativas Innovadoras aholkularitza, etengabeko prestakuntzako Melius enpresa italiarra, Holandako Vilans zaintza zentroa eta Eskoziako West College Scotland unibertsitate publikoa.

 

Ekimenaren helburu nagusia izan da etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileen rola finkatzea etorkizuneko arreta integratuko eredu horren esparruan, profesional berriak prestatuko dituzten materialak sortzeko. Bi urteko lanaren ondoren, ekainaren 27an Carevolution proiektu europarraren azken konferentzia antolatu zen, non prozesuaren emaitzak aurkeztu ziren.

 

Taldeak prestakuntza-programa orokor bat prestatu du, Europako edozein herrialdetan aplikatu daitekeena, eta orobat garatu ditu proiektuko eskualde parte-hartzaileei egokitutako lau programa. Bazkideek eurek diseinatu dituzte prestakuntza-ibilbide horiek, beren lurraldeei egokituta, eta badituzte prestakuntza abian jartzeko behar diren ikaskuntza-baliabideak: garapen teorikoa, ariketa praktikoak, materialak eta dinamikak. Gainera, pilotuak garatu dira lau eskualdeetan, baita ere Euskadin, prestakuntza-programa optimizatzeko.

 

Europako proiektua bukatu ondoren, garatutako edukien zabalkundea egin eta eztabaida zabalago bat ireki behar da arreta soziosanitarioko agenteekin batera, aurrera egiteko etxez etxeko laguntzako profesional laguntzaileen rol kualifikatu eta esanguratsuago baterantz. Europar Batasuneko Erasmus+ programak kofinantzatzen du Carevolution proiektua 2. Oinarrizko Ekintzaren barruan: “Berrikuntzarako lankidetza eta jardunbide egokien trukea”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke