CAF-ek bere hazkunde estrategia areagotu du Rifer italiar enpresa erosita

2017ko Uztaila 27,

Italiako enpresaren kokapena, CAF MiiRA-ri, Erdialdeko Europarrei produktuak eskaintzen aukera luzatuko dio

Euskal taldearen CAF MiiRA negozio unitateak, bagoien mantentze lanetan espezializatutako enpresa eskuratu du

 

Tren ibilgailuentzako gurpil, ardatz, erreduktore, muntatutako ardatz osoak eta krokagailuak fabrikatzean diharduen CAF-en CAF MiiRA negozio unitateak, muntatutako ardatzen eta bagoien mantentze lanetan espezializatutako Rifer SRL italiar enpresa erdietsi du. Erosketa, hazkundean eta bere jardueren dibertsifikazioan oinarritzen den gipuzkoar taldearen plan estrategikoaren testuinguruan kokatzen da.

 

CAF-ek komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, erosketak, CAF MiiRA-k muntatutako ardatzen mantentze lanen zerbitzuaren negozioan duen estatusa areagotzen du, eta lotutako zerbitzuak eskaintzeko eta ordezko piezen, batez ere gurpilen salmenta kopurua handitzeko aukera luzatzen dio.

 

Halaber, operazioak CAF-en negozio unitateari bere zerbitzu zorroa handitu eta areagotzeko aukera emango dio, euskal taldea, maila internazionalean, muntatutako ardatz integralaren mantentze lanen zerbitzua eskaintzeko negozioan modu esanguratsuan sar dadin lagunduz.

 

60 langile baino gehiago eta 10 milioi euro inguruko urteko fakturazioa duen Rifer enpresa, Milan hiri italiarrean kokatzen da, Oharrean gaineratzen den bezala, bere kokapen estrategikoak, CAF MiiRA-ri, Erdialdeko Europako herrialdeei bere zerbitzu eta produktuak eskaintzen aukera luzatuko dio.

 

Bestalde, CAF MiiRA-k gutxieneko partizipazioa erdietsi du Cosmef WM-en, bagoiaren mantentze lan astuna egiten duen Rifer-en talde bereko enpresa. Oharrak azaltzen duen bezala, operazio honek, merkantzien tren- garraiorako bagoien mantentze lan zerbitzuen negozioan CAF-ek duen estatusa indartzen du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke