Cadinox-ek garapen teknologikoaren alde egin du, bere lehiakortasuna areagotzeko asmoz

2017ko Iraila 04,

Andoni Isasti, Cadinox-eko kudeatzaile


Enpresak, galdaragintzako piezak fabrikatzen ditu instalakuntza zientifiko eta industria prozesu astunetarako

 

Galdaragintzako pieza handien fabrikazio mekano-soldatuan espezializatutako Cadinox enpresa gipuzkoarrak, 1966 urtean ekin zion bere enpresa ibilbideari papergintza industriaren arloaren eskutik. Garapen teknologikoaren alde egindako apustu sendoak, bere jarduera dibertsifikatzeko eta bere presentzia industria sektore desberdinetan zabaltzeko aukera eskaini dio enpresari.

 

Cadinox-eko kudeatzaile Andoni Isastik azaltzen duen bezala, enpresak egun, instalakuntza zientifiko handietarako ekipamenduak fabrikatzen ditu. Horrez gain, energia sortzera eta mekanika astuna behar duten prozesu industrialetara, kasurako, industria aeronautikora edo petrokimikara bideratutako ekipamendu-ondasunak garatzen ditu.

 

50 urte baino gehiagotan, Cadinox-ek bere estrategia, nazioartekotzea – egun salmenta kopuruaren %45 baino gehiago esportatzen du- eta ekipamendu eta teknologia berrien eskuratzea bezalako arloetan areagotu du.

 

“Makina erremintaren alorrean, trinkoak gara, gure mekanizazio-prozesuetan lagunduko diguten makinak eskuratzen”, azaldu du Isastik.

 

Eteak SPRIk, Enpresa-garapenerako euskal agentziak, bezalako entitateen eskutik jasotzen dituen laguntza desberdinek, Cadinox-ek bere arlo estrategikoak indar ditzan lagundu dute. Isastik adierazten duenez, etorkizunera begirako erronketako bat, teknologian punta-puntako izaten eta ekipoaren talentua gora egiten jarraitzea da. “Bezeroarenganako hain hurbila den ikuspuntu hori izaten jarraitu gura dugu, konfiantza sortuz eta egun gauden merkatu hain konplexuetan, kalitatearen alde eginez”, gaineratu du.

 

Konpainiak gainera, partaidetza eta pertsonak gailentzen dituzten kudeaketa aurreratutako ereduetan oinarritutako kultura enpresarialaren bilakaeraren alde egin du. Ildo honetan, enpresak berriki, Adegik, Gipuzkoako Enpresen Elkarteak eskaintzen duen Enpresa Kultura Berria saria eskuratu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke