Bombardier-ek Trapagaranen duen fabrikak, nazioartean duen presentzia irmotu du

2017ko Apirila 05,

Bizkaitar enpresa, Malasiako tren arinen linearentzako 27 tren berri entrega-proiektuaren kudeaketaren arduraduna da

Bizkaiko fabrika, Mexiko eta Malasiako garraio publikorako tren arinen eskaeran parte hartu du

 

Material errodatzailearen Bombardier Transportation kanadar fabrikatzaileak Trapagaranen (Bizkaia) duen instalazioak, nazioarteko tren-industrian duen presentzia areagotzen jarraitzen du. Egun, Bizkaiko fabrikak, Guadalajara (Mexiko) eta Kuala Lumpur (Malasia) hirietako garraio publikoaren sistemarako tren arinen bina eskaeratan parte hartu du.

 

Bombardier Transportation-ek iragan martxoaren 28an, Guadalajara hirirako TEG-15 modeloko tren arinaren lehen ibilgailua eman zuela iragarri zuen. Emate honek, 2015 urte bukaeran, Hiriko Tren Elektrikoaren Sistemak (gaztelerazko SITEUR), hamabi tren eskuratzeko egindako eskaeraren parte da.

 

Proiektu horretan, Trapagarango faktoria, ibilgailuen propultsio sistemaren diseinuaz, garapenaz, fabrikazioaz eta horniketaz arduratzen da, baita tranbien martxan jartzeko eta berme faseek iraun bitarteko Mexikoko Bombardier Transportation-rentzako ingeniaritza, operazio, kudeaketa eta asistentzia teknikoen jarduerez ere.

 

Halaber, bizkaitar enpresa, Malasiako hiriburuan Kuala Lumpur-en Kelana Jaya-k (LRT) dituen tren arinen linearentzako gidari gabeko, Innovia Metro 300 modeloko 27 tren berri entrega- proiektuaren kudeaketaren arduraduna da. Trapagarango fabrika, gainera, ibilgailuen berme faseak iraun bitartean, bezeroaren zerbitzuaz arduratuko da.

 

359 milioi euroko balioa duen flota berriaren eskaera, Bombardier Transportation-ek eta bere malaysiar Hartasuma bazkideak Prasarana Malasia Berhad-ekin, asiar herrialdeko garraio publikoaren konpainiarekin sinatutako kontratuaren parte da. Bombardier-en parte hartzea, 246 milioi euro ingurutan balioztatu da.

 
Enpresak komunikatu desberdinetan azaltzen duen bezala, bi eskaerek, Trapagarango faktoria,  mundu mailan, tren- ingeniaritza alorrean bikaintasun zentroetako nabarienetako bat moduan duen papera irmotze prozesuan laguntzen dute.

 

Oraintsu, kanadar enpresak, SNFC tren-operatzaileak Normandiako frantziar eskualdean erabiliko dituen 40 tren berrien motorrak Trapagarango instalazioetan fabrikatuko direla iragarri du.

 

 

Bombardier Transportation fabrikatzailearen aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke