Blockchain sistemaren potentzial disruptiboa

2017ko Iraila 07,

blockchain, imagen de wikipedia.

SPRI Taldeak teknologia horri buruzko jardunaldi dibulgatibo bat antolatu du.

 

Blockchain bat edo blokezko kate bat, datu-base bat da, zeinak sare baten barruan egiten diren salerosketa guztiak erregistratzen baititu, informazioa gordez modu banatuan. Teknologia hori zer den azaltzeko erregistro-liburu batekin konparatu ohi da, hau da, hainbat ordenagailutan milaka segurtasun kopia dauzkan liburu batekin, non informazioa guztiz deszentralizatuta gordetzen den eta posible den informazio hori egiaztatzea bitartekaririk gabe. Teknologia hau ezaguna da batez ere Bitcoin kripto-txanponaren oinarrian dagoelako, baina blockchain sistemak erabilera asko izan ditzake, eta potentzial disruptibo handia dauka.

 

Datorren irailaren 13an, SPRI Taldeak, Miramon Enpresa Digitalaren bitartez, “Blockchain, zure negozioa aldatuko duen kriptografia ulertzea” jardunaldia antolatu du Blockchain zer den ezagutarazteko. Topaketaren helburua da bloke kateen funts teknologikoak ulertzea, batez ere ziber-segurtasunaren ikuspegitik.

 

Jardunaldia doakoa da, eta enpresa munduko profilei nahiz profil teknologikoei zuzentzen zaie. Helburua da azter dezatela blockchain teknologia segurtasun teknologia gisa eta uler dezatela nola funtzionatzen duen, zein motatako bloke kateak existitzen diren eta zein negozio-eredu berri sor daitezkeen datu-base banatu horietan oinarriturik. Topaketara hurbiltzen direnek aukera izango dute halaber blockchain sistemak enpresa munduan izan ditzakeen aplikazioak eta teknologia horretan oinarritutako kasu arrakastatsuak ezagutzeko. Jaime Berrocal Prat –IBM enpresako blockchain eta Cognitive & Cloud konponbideen arduraduna- eta Oscar Lage Serrano –Tecnaliako ordezkaria Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean- izango dira hizlariak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke