Big Data, elikagaien banaketa lehiakorragoa izan dadin

2017ko Uztaila 18,

Akordio honen bitartez, kooperatibak, hornitzaileekiko lankidetza bidezko plataforma berri bat erabiliko du

Eroski kooperatibak lankidetza-akordioa sinatu du IRI enpresa teknologikoarekin

 

Logistika eta banaketaren industriak norabide-aldaketa berri bat egin du azken urteotan, garapen teknologiko berriei esker. Horren adibidea dugu Big Dataren aldeko apustua, kontsumitzailearen ezagutza hobetu eta baliabideak optimizatzeko. Kontsumitzaileek Interneten utzitako aztarna digitala antolatu eta kudeatzeko teknologien erabilerak errentagarritasuna areagotzen eta bezeroa fidelizatzen lagundu die sektoreko enpresei.

 

Testuinguru honetan, Eroski euskal elikagai-banatzaileak lankidetza-akordioa sinatu du IRI enpresa teknologikoarekin. Akordio honen bitartez, kooperatibak, hornitzaileekiko lankidetza bidezko plataforma berri bat erabiltzeko aukera izango du, Eroskiren bezero bazkideek partekatzen dituzten kontsumo-patroietatik bildutako datu-multzo handiak kudeatu ahal izateko.

 

“Ondo egiaztatuko gaitasuna dugu aliantzak finkatzeko, eta gure ustez, IRIrekiko aliantza teknologiko honek etorkizun berri bat eraikitzeko oinarriak eskainiko dizkigu, gure hornitzaileekiko lankidetza bidezko harremanen bitartez”, adierazi du Beatriz Santos Eroskiren merkataritza-zuzendariak, IRIren ohar batean aipatu denez.

 

Kontsumo handian espezializatuta dagoen IRI Liquid Datan oinarritutako plataforma honek erabakiak era partekatuan hartzea ahalbidetuko du, bezeroaren esperientzia giltzarrizko alderdi hauetan hobetu ahal izateko: eskaintzaren zabaltasuna, aukeratzeko askatasuna, prezioa, sustapena, ikerketa eta, azkenik, produktu berrien garapena.

 

Fernando Zaldivar IRIren Espainiako zuzendari nagusiaren esanetan, akordio honen osagarritzat jo behar dira Eroskiren kultura eta ikuspegia hornitzaileekiko lankidetza bidezko harremanak garatzerakoan, bezeroen beharrizanei erantzun eta “erosketa-esperientzia hobetzeko asmoz”.

 

 

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke