Banda zabala industria guneetara eramateko Programaren bigarren fasean parte hartzeko proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 10ean itxiko da

2017ko Uztaila 14,

fibra_optica

– Helburua da banda zabal ultralasterra Euskadiko enpresa-gune guztietara eramatea.
– Euskadik Banda zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia izango du, lurralde osoko konektibitatearen jarraipena egiteko.
– Aste honetan publikatu da EHAAn lehiaketaren deialdia

 

Banda zabala industria-guneetara eramateko Programaren bigarren fasearen deialdia publiko egin du aste honetan Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Programa honen bidez, gune zurian dauden enpresa-guneetan Internetera sarbidea edukitzea lortu nahi da. Horretarako, 8.739.848€ bideratuko dira, bi zatitan banatuta, enpresa-gune guztietara heldu ahal izateko.

 

2016ko apirilean Euskadiko 2020rako Agenda Digital Berria onetsi ondoren, euskal erakundeek –Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak– jarduketa-plana prestatu zuten; plan horren bidez, Euskadin dauden enpresen konektibitatea hobetzearen aldeko apustu argia egiten da. Merkatu globalizatuan lan egiten duten eta lehiakortasuna hobetzen laguntzeko Interneterako sarbide ona behar duten enpresak.

 

Banda zabala industria-guneetara eramateko Programaren lehenengo fasea 2017ko lehenengo hilabeteetan ebatzi zen, eta Gobernu Kontseiluaren onarpenaren ondoren, bigarren fasearen deialdia publiko egin da, programa osorik bete ahal izateko aurrerapausoak emanez.

 

Industria-eremuen % 45 (poligonoak izan edo bi-hiru enpresa dituzten eremuak izan) “gune zuria” izenekoan dago; gune horietan ez dago belaunaldi berriko banda zabaleko sarerik, eta ziurrenik ez da garatuko etorkizun hurbilean. Enpresek Internet gero eta intentsiboago erabiltzeko egiten duten eskari handia kontuan hartuta, eta Agenda Digital Berrian adierazitako jarraibideen arabera, euskal erakundeek laguntza-programa bat abiarazi zuten, 2.200.000€-an, eta horrek enpresa-arlo horietan banda zabal ultralasterreko sareak zabaltzea sustatzen du (gutxienez 100Mbps). Laguntza horiei esker, operadore esleipendunek 5,5 milioi euroko inbertsioa egitea sustatu zen.

 

Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak hiru Foru Aldundiekin elkarlanean, abian jarri du Planaren bigarren deialdia, NGA sareak gune zurian dauden 176 enpresa poligonoetara iristea sustatuz. 176 poligono hauek bi lotetan banatu dira, operadoreak guztietara iristea bermatuz.

  • 147 enpresa poligono konektibitate behar oso handikoak, gutxienez 300 Mpbko abiadura simetrikoa eskainiko duten NGA sare bidez. Lote honi, 8,7miloitik 8,2 miloi eskainiko zaizkio.
  • 29 enpresa poligono, konektibitate behar handikoak, saretik erabiltzailerako norantzan transferentzia tasan gutxienez 100 Mpb eskainiko dituen NGA sarea eta gutxienez 20 Mpb erabitzailetik sarerako norantzan.

EHAAra lotura: https://goo.gl/E5saop

 
 

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia

Belaunaldi berriko Internetera sarbide-sareak aztertu ondoren, Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokia eratu da, eta horren helburu nagusia izango da Euskadiko industria-gune, populazio-gune eta gune sakabanatuetan belaunaldi berriko Interneten konektibitatearen jarraipena egitea, baita SESIADekin gune zuriak identifikatu eta argitzeko elkarlanean aritzea ere. Hala, Euskadiko udalerri guztien benetako egoeraren inguruko informazioa lortuko da.

 

Era berean, behatokiak abian diren laguntza-programen jarraipena egingo du, martxan dauden lanak eta epeak monitorizatzeko.

 

Konektibitate-beharrizanen inguruko azterketak aditzera eman du halako behatoki bat beharrezkoa dela, Komunikazio Elektronikoko operadoreek ez baitute zerbitzurik eskaintzen enpresa-gune eta udalerri askotan, eta zerbitzu horiek beharrezkoak dira enpresen lehiakortasunari eutsi eta lurraldeen arteko oreka bermatzeko. Erakundeen arteko koordinazioa beharrezkoa dela ikusi da, jarduketa-politikak sustatzaileak eta eraginkorrak izateko eta, beraz, behatokiak konektibitatearen egoeraren inguruko txostenak igorriko ditu hala eskatzen duten Udal eta Foru Aldundientzat.

 

Banda Zabal Ultralasterraren Euskal Behatokiak Spri, Hazi eta Itelazpiren laguntza izango du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke