AzPlay jaialdiak topaketak antolatu ditu Euskadiko bideojokoaren sektorea dinamizatzeko

2017ko Martxoa 30,

Portal AzPlay
Jardunaldietan hitzaldiak eta bertako proiektuen aurkezpenak egingo dira.

Lehen jardunaldia apirilaren 6an izango da Azkuna Zentroan.

 

AzPlay nazioarteko jaialdiak, urteroko lehiaketa bat antolatzen duenak estudio independenteen bideojoko onenak saritzeko, bere jarduera-egitaraua zabaldu du hiru hilean behingo AzPlayQ topaketekin. Jardunaldi horien asmoa da Euskadiko garatzaileen eta bideojokoekin lotutako enpresen sarea bultzatzea, proiektu aurkezpenak eginez eta hainbat esparrutako (finantzaketa, marketina eta komunikazioa, sormena) adituen hitzaldiak eskainiz.

 

Lehenengo AzPlayQ hitzordua apirilaren 6an izango da. Topaketan PlayStation Games Camp Bilbao ekimena aurkeztuko da, aukeratutako bideojokoei 10 hilabetez aholkularitza tekniko eta estrategikoa ematen dien proiektu-anezka. Ekimen hori PlayStation Talents bideojoko enpresentzako haztegi-sarearen barnean dago, eta azaroan ireki zituen bere ateak BEAZen Design Kabi zentroan. Dynasty Freud eta The New Trailblazers euskal proiektuak aukeratu ditu lehen ediziorako.

 

AzPlayQ topaketan orobat aurkeztuko dira Bilboko Relevo Videogames estudioaren azken sorkuntzak. Jon Cortazar, estudioko zuzendari nagusia, Baboon! jokoaz mintzatuko da, zeina hemendik gutxira merkaturatuko baita PS4 kontsolarentzat Europan eta Estatu Batuetan; era berean, hizpide hartuko ditu Mindtaker beldurrezko jokoa, Virtualware enpresarekin batera garatua, eta Project 8 proiektua, Yugen Studio-ren laguntzaz garatua.

 

Jardunaldian baita ere parte hartuko dute Eneko Egiluzek, Kaia Studios –Dynasty Freud jokoaren sortzailea- estudioko zuzendari nagusiak, Cómo crear un videojuego y una empresa con tu grupo de estudiantes hitzaldiarekin eta Ramón Nafriak, Kataluniako GameBCN bideojoko haztegiko zuzendariak. Azkenik, networking espazio bat egongo da, konexioak egiteko bideojokoaren sektoreko tokiko komunitatearen barruan.

 

AzPlayQ topaketaren hurrengo edizioak ekainean eta irailean izango dira. Ekimenean parte har dezakete sektorearekin lotutako estudioek, profesionalek eta gainerako pertsonek, beren proiektuak aurkeztuz edo topaketen programaziorako jarduerak proposatuz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke