Australiako fabrikatzaile batek Danobat-en artezteko makina bat aukeratu du bere instalazioetarako

2017ko Ekaina 15,

Artezteko makinak gaitasun gehigarria eskaintzen du doitasunezko osagai biratzaileen fabrikazioan

Anca konpainiak euskal taldeak garatutako barrualdeko artezteko makina bat instalatu du Melbournen duen lantegi nagusian

 

Ekipoetarako doitasun goreneko osagaiak eskaintzeko asmoz, Anca ekipoen fabrikatzaile australiarrak Danobat Group makina-erremintako konpainia gipuzkoarrak garatutako barrualdeko doitasun handiko artezteko makina bat instalatu berri du Melbournen duen lantegi nagusian.

 

Euskal taldeak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Danobat-Overbeck ID-400 L artezteko makinak gaitasun gehigarria eskaintzen du doitasunezko osagai biratzaileen fabrikazioan, eta luzera handiko piezak artezteko duen diseinu espezifikoari esker, barrualdeko zein kanpoaldeko artezko makina zilindrikoen abangoardian kokatu da.

 

Ekipo berriaren bitartez, konpainia australiarrak prozesu-teknologien arloan duen gaitasuna tinkatu eta Melbourneko tailer mekanikoak doitasunezko artezketan eta neurketan dituen gaitasunak bultzatu nahi ditu.

 

Oharrak gaineratu duenez, Ancak, artezteko eta biribiltasuna neurtzeko makinak fabrikatzen dituzten konpainia nagusiei buruzko azterlana egin zuen, eta guztien artean, Danobat-en ekipoa aukeratu zuen, horixe baita bankadarik luzeena, ardatzeko abiadurarik handiena eta lan-ingurunerik zabalena eskaintzen duena, beste hainbat ezaugarriren artean.

 

“Gure bezeroek gero eta tolerantzia doituagoak eskatzen dituzte, eta merkatuko eskakizun hori ekoiztutako osagaien doitasunari dagokio askotan, eta hedaduraz, osagai horiek fabrikatzeko makinen eta prozesuen doitasunari”, adierazi du Mark Patman Ancako fabrikazio-eragiketen arduradunak.

 

 

Danobat Group konpainiaren aurkezpen bideoa



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke