Aurrerapausu berriak, artezte prozesuaren simulazioan

2017ko Iraila 06,

Artezteak zorroztarri baten bitartez piezetako gainazaleko hutsak ezabatzen ditu

UPV/EHU, piezen mekanizatzearen azken txanparen zenbakizko-simulatzerako formula berritzaileak ikertzen ari da

 

Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ingeniaritza Mekanikoko departamendua, aeronautika edo automobilgintza bezalako sektore estrategikoentzako balio erantsi handiko piezak manufakturatzean funtsezkoa den fabrikazio prozesua den arteztearen zenbakizko-simulaziorako metodo berri batek eskaintzen dituen aukerak aztertzen ari da.

 

Artezteak, mekanizatze prozesuaren azken txanpa osatzen du eta, txirbil txikiak ateratzen dituen zorroztarri baten bitartez piezetako gainazaleko hutsak ezabatzean funtsatzen da. Doitasun handiko akaberak exijitzen dituzten piezak ekoizteko behar-beharrezkoa da sistema hau, horregatik, simulazio prozesuan aurrera egiteak, oso erabilgarri suerta dakieke osagai hauen fabrikatzaileei.

 

UPV/EHU-k, hasiera batean harriak aztertera bideratuta zegoen elementu diskretuen metodoaren (EDM) aplikazioan oinarritutako ikerketa bat garatu du.

 

“Elementu diskretuen metodoa, hasiera batean, harrien portaera aztertzeko garatu zen. Hala eta guztiz ere, zorroztarria modelizatzeko erreminta egokia dela egiaztatu dugu, bere ale-morfologia aleatorioa eta bere zurruntasuna erreproduzitzen baititu”, ziurtatu du ikerketako egile Juan Luis Osak.

 

Hezkuntza instituzioak plazaratutako komunikatu baten arabera, egun arte, arteztean zorroztarriak erakusten zuen jokamoldea aztertzeko erremintarik ez zegoen. “Orain prozesu honen simulazioan aukera berriak agertzen zaizkigu”, gaineratu du Osak.

 

Metodoa, altzairuaren beiratutako zorroztarrien bitartezko artezte- simulazioan gauzatu da, baina zorroztarri edo artezte-prozesu mota desberdinetara egokitu daitekeela aurreikusi dute, beti ere erabilera biderkatze asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke