Ampok Indian duen presentzia indartu du

2017ko Maiatza 03,

ampo
Instalazio berriei esker, kooperatibak tamaina handiagoko balbulak ekoiztu ahal izango ditu

Euskal kooperatibak balbulak ekoizteko lantegi baten eraikuntza amaitu du herrialdearen hegoaldean

 

Balio teknologiko handiko balbulen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Ampo Poyam Valves kooperatiba gipuzkoarrak lantegi berri baten eraikuntza amaitu du India hegoaldeko Tamil Nadu estatuko Coimbatore hirian, bertan 72 hazbete arteko balbulak ekoizteko asmoz.

 

Konpainiak ohar baten bidez jakinarazi duenez, instalazio berriei esker, kooperatibak tamaina handiagoko balbulak ekoiztu ahal izango ditu, herrialdean bertan ekoiztu ere, filialaren ekoizpen-gaitasuna handituz.

 

Lantegiak 15.000 metro koadro inguruko azalera du, eta bertan, balbulak muntatzeko instalazioak ez ezik, saiakuntza-bankuak, pintatzeko eta bidalketak egiteko ekipamenduak eta bulegoak daude, besteak beste. Oharrak dioenez, Indiako instalazioa kooperatibak Gipuzkoako Idiazabal herrian duen lantegiaren erreplika da.

 

Ampo Poyam Valves-ek nabarmendu duenez, instalazio berrien laguntzaz, kooperatibak orain arteko kalitate-maila berbera eskaini ahal izango du aurrerantzean Indian, baina kostuen lehiakortasuna areagotuz eta entrega-epeak murriztuz.

 

Euskal konpainia 2019an sartu zen Asiako merkatuan, bezeroen beharrei eta eskakizunei erantzun eta merkatuan dagoen aukerarik onena eskaintzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke