Aliantzak, Euskadiren lehiakortasuna bultzatze aldera

2017ko Ekaina 21,

Ikerkuntza jardueren alde egiten jarraitzeko eta ekonomia digitala bultzatzeko helburua du akordioak

Euskaltel-ek eta Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, hurrengo lau urteetan ekonomia digitala bultzatzeko asmoz, euren lankidetza berritu dute

 

Euskaltel-ek, telekomunikazioen enpresak, eta Orkestra-k, Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuak, euren lankidetza hitzarmena 2020 urtera arte berritu dute, institutuaren ikerkuntza jardueren alde egiten jarraitzeko eta Euskadiren lehiakortasuna hobetze aldera, ekonomia digitala bultzatzeko.

 

Enpresa eta gizartearen transformazio digitalean oinarritutako ekonomia digitala deituriko hori, Orkestra-k euskal lehiakortasunaren garapenerako alderdi gakoetako bat da. Testuinguru honetan, entitate horrek eta Euskaltel-ek 2016an Ekonomia Digitalaren Katedra sortu zuten, arlo honetan, Euskadiren estrategia definitzen laguntzeko asmoz.

 

Lankidetzaren berritzearen testuinguruan, Euskaltel-ek Orkestra-k bultzatutako ikerkuntza prozesuetan parte hartzen jarraituko du. Horretarako Orkestra-k digitalizatze prozesuekin eta euren inpaktu ekonomiko eta sozialekin lotutako goraka ari diren jarduerekin zerikusia duen euskal ekonomiaren errealitatearen ikuspegi osoena eskaintzeko konpromisoa erdiesten du.

 

“Ekonomia digitala bultzatzea, Euskadiren iraultza ekonomiko eta sozialaren alderdi estrategiko bat da”, azaldu du Orkestra-ko presidente Ignacio Mª Echebarriak.

 

Telekomunikazioen euskal enpresak Orkestra-rekin kolaboratzen du 2006an sortu zenetik, horretarako ikerkuntza ekintzak eta transformazio prozesuen bultzatzea babestuz, beti ere, Euskadiren lehiakortasuna eta herritarren ongizatea hobetzeko asmoz.

 

“Euskaltel-en, gure herriaren garapen ekonomiko eta sozialari laguntzeko xedearekin lanean dihardugu. Horregatik, Euskadik herri gisa duen lehiakortasuna sendotzeko ikerkuntza transformatzaileko buru den Orkestra bezalako entitateak babestea, xede horren garapenaren zati bat da” adierazi du Euskaltel-eko presidente Alberto García Erauzkinek.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke