Aging Bilbo: IKT bidezko zaintzaren etorkizuna

2017ko Martxoa 29,

Portal del encuentro Aging Bilbao.
Taopaketa apirilaren 24an egingo da Bizkaia Aretoan.

Jardunaldi horrek Silver Economy delakoarekin lotutako berrikuntzak erakutsiko ditu.

 

Aldaketa demografikoak erronka bat dira zaintza soziosanitarioen esparruarentzat, baina teknologia digitalen bidez aukera berriak zabaltzen dira pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko. Telelaguntzako konponbideek, garapen kognitiborako aplikazioek edo pertsona nagusientzat beraizik diseinatutako zerbitzuek potentzial bikoitza dute: biztanleriaren zahartzeari erantzutea eta negozio-eredu berriak sortzea.

 

Ideable Solutions enpresak antolatutako Aging Bilbao topaketa beraizik zuzentzen zaie zaintza eta laguntza arloetako profesionalei, sektore soziosanitarioko ordezkariei eta esparru honetan zer egiten ari den jakin nahi duten enpresa teknologikoei. “Helburua da erakustea teknologia eta berrikuntza lagungarri direla pertsona nagusien bizi-kalitatea hobetzeko, gonbit egin diegularik horretan diharduten enpresei beren kasu arrakastatsuak partekatzera”, dio Iñaki Bartolomék, Ideable Solutions enpresako CEO-ak.

 

Aging Bilbao topaketa etxez etxeko zaintzan zentratuko da, “arlo horretan dagoeneko bidea urratua dago hainbat alderditan, hor ditugu adibidez telekontsulta medikoa, osasunaren telemonitorizazioa eta denbora errealeko informazioa prebentziorako eta estimulazio kognitiborako” esan du Bartolomék, “badira aplikazio erreal batzuk, oso emaitza onak ematen ari direnak eta askoz garapen gehiago ikusiko ditugu esparru horretan”.

 

Jardunaldian zenbait enpresa handitako ordezkariek parte hartuko dute, besteak beste, hauek: Mar Entrambasaguas, Tunstall Televida-ko Negoziaren Garapen Estrategikoko zuzendaria, edo Lara Moratón, SVoice proiektuko eta Samsung-en Irisgarritasun arloko arduraduna. Bestalde, presentzia handia izango dute euskal konpainia eta ikerketa zentroek, horrela erakutsiz nolako garrantzia hartzen ari den Silver Economy delakoa Euskadiko berrikuntza-sarean.

 

Aging Bilbao Bizkaia Aretoan egingo da, apirilaren 24an, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Ideable Solutions arlo soziosanitarioko web-guneetarako eta mugikorretarako egiten diren garapenetan espezializatutako enpresa bat da, eta pertsona nagusien zaintzarako Kwido plataformaren arduraduna da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke